HITZEMAN programa aurkeztu berri du Jonan Fernandez zuzendari duen Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzak, presoen bergizarteratzea helburu eta, funtsean, euskal presoen gaian kontsentsuzko irtenbide bat bideratu guran. Sakabanaketarekin amaitzea helburua duen Sare ekimenak ere bere aurkezpena egin zuen hilaren 20an Bilbon, bide klasikoagoak erabiliz, baina ohiko atxikimendu eta jarduera esparrua zabalduz. Abenduan, halaber, urtebete egingo da Euskal Preso Politikoen Kolektiboak erabaki zuenetik preso bakoitzak bere eskaerak modu indibidualean egin ahal izango zituela Espainiako Justiziaren aurrean. Urtarrileko ohiko presoen aldeko manifestazioa ere ate joka da dagoeneko.
Hainbat esparrutatik, beraz, presoen gaia berpiztuko da datozen hilabeteetan, gizarteari arazoa hor dagoela gogoratuz. Bai, funtsean, preso eta haien senideek pairatzen dute euren larrutan Espainiako Gobernuaren espetxe politika, baina euskal gizarte osoari eragiten dio neurri batean edo bestean. Bizi izandako gatazka bortitzaren ondoriorik latzena da gaur gaurkoz eta, nahitaez, testuinguru horretan bideratu beharko da arazoa bera ere.
Testuinguru hori, aldiz, aldapa gorakoa da eta, oraingoz behintzat, ekimen guztiek egiten dute topo PPren mendeku politikarekin. Eta denak adierazten du hor ez dela aldaketarik izango legealdiaren amaiera arte. Hurrengo legealdiak egoera berria ekarriko du Espainian eta horrek ekar dezake baita ere bultzada berri bat presoen esparruan. Bitartean, euskal gizarteari dagokio bultza egitea, hori gabe nekez sortu ahal izango delako egoera berririk. Instituzioetako bultzada erabakigarria izango da bere unean, baina hau ez da behar bezala aktibatuko mobilizazio sozial sendo batek horretarako giro aproposa sortzen ez badu.
ARTIKULU honen lehen paragrafoan aipatutako presoen inguruko ekimen guztiek dituzte euren argi itzalak. Hitzemanen bidez Jaurlaritzak aurrera egiteko borondatea erakusten du, baina ez beste giza eskubide batzuen zanpaketarekin egin ohi duen indar berberarekin, kontsentsuak hori eskatzen duelakoan. Elkarriren bitartekaritza ingeniaritza estiloa begi bistakoa da Fernandezen zuzendaritzaren ekimenetan, eta hari desberdinak lotzea berez gaitza bada, oraingoan Jaurlaritzako erakunde ofizial batek dituen muga guztiekin egin behar du zementu lan hori. Eta aurrez aurre harresi erraldoia dagoenean, aintzat hartzekoak dira berau gainditzeko bideratutako ekimen guztiak. Ongi etorria paretan zuloak eragin ditzaketen edozelako ekimenei, baina une batetik aurrera, ezer gutxi egin daiteke aldarrikapena eta salaketatik harago.
Funtsean, Hitzeman bergizarteratze programa presoek iraganera egin behar duten begirada kritikoan oinarritzen da, baina hori nekez egin daiteke modu txukunean gizarteak berak –adostutako bake prozesu batean edo nahi den moldean– gauza bera egiten ez badu. Iraganarekiko begiradarena da gatazka bortitzak bizi izan dituzten gizarteetako arazorik arantzatsuenetakoa eta hori ezin da bakarrik bideratu presoek egin beharreko autokritika horrekin. Haiek ere eurena egin beharko dute, baina ez da ez justua ez eraginkorra hori presoei bakarrik eskatzea. Begirada kritiko horrek ezker abertzaleak 50 urtetako historiari uko egitea nahi badu jai izango du. Ez da munduan armak hartu eta bere ibilbide osoa ukatu duen mugimendurik, eta ez da lehena izango ETA.
Era batera ala bestera, presoak kaleratzearen bidea egin egin behar da, eta une honetan, presoen kolektiboak eta ezker abertzaleak aldapa goran egin behar dute ibilbide hori: Madrilgo boikotarekin, gizartearen zati handi baten indiferentziarekin eta ETAk borroka armatua negoziazio prozesu batetik at eta beranduegi utzi izanak ematen dion ahuldadearekin.
Krisia eta Kataluniako egoeraren ondorioz sasoi berrien etorrera antzematen da Espainian. Aro berri horrek eman beharko luke baita ere euskal gatazkaren zauriak hainbestetan aipatu den modu ordenatu horretan bideratzeko aukera. Bitartean, bakoitzak bere lubakitik ekin beharko dio, bestearen ekimenetik baliagarriena indartuz eta gustuko ez dena baztertuz, baina bidea zangotrabatzeko erabili barik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]