Natul euskara taldea sortu dute Azpeitian, herri euskaldunenetakoan

Izen-abizenak euskaratzeko kanpaina egin zuen Natul euskara taldeak bi egunez. 118 eskaera jaso zituzten.
Izen-abizenak euskaratzeko kanpaina egin zuen Natul euskara taldeak bi egunez. 118 eskaera jaso zituzten.Uztarria.com

Euskara taldea Azpeitian? Beharrezkoa al da? Batek baino gehiagok egin omen die galdera hori taldea sortu dutenei, hala esan digu behintzat Eneritz Albizu taldekideak. 2001eko datuen arabera, azpeitiarren %87,8 euskaldunak dira, %7 ia-euskaldunak, eta %5,3 erdaldunak.

Argia.com-erako egindako elkarrizketan, taldea zergatik sortu duten galdetu diogu Eneritz Albizuri eta hala erantzun digu: “Ikusten da egoera onean dagoela euskara, kalean ere euskara erabiltzen da, baina guk ikusten dugu kontzientzia falta dela herritarren aldetik. Euskara erabiltzen dugu eta euskaraz bizi gara hemen, normala hori delako. Deskuido batean Barakaldon edo beste edozein tokitan jaio izan bagina, zalantzak dauzkat nola egingo genukeen, euskaraz ala gaztelaniaz. Ez dugu euskaraz egiten gure hizkuntza dela sentitzen dugulako. Txikitatik horrelaxe eman digute, eskolan, kalean, hori ikasi dugu eta pentsatu gabe egiten dugu”.

Norbanakoak aktibatu nahi dituzte, kontura daitezela euskara zaindu egin behar dela; hizkuntzari buruzko pentsaera garbia ez izanez gero, euskara gal daitekeela.

Kontzientzia gabeziaren erakusgarri du Albizuk UEMArekin batera antolatu zuten arnasguneetako tailerra: “Hamar bat lagun bildu ginen, 14.000 biztanleko herrian”. Etekina ere atera zioten ordea tailerrari. Han egosi zen, neurri batean, taldea sortzeko ideia. Oraingoz sei kide dira, denak 40 urtetik beherakoak.

Ez dute aurkezpen formalik egin, ekintzaren bidez ezagutarazi dute beraien burua. Joan den astean izen-abizenak euskaratzeko kanpaina egin zuten eta 118 eskaera bildu zituzten. Ildo horri segituko diote, hau da, norbanakoak era bateko edo besteko konpromisoak hartzera bultzako dituen ekimenak egingo dituzte.
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude