Aurreko artikulua bukatu eta handik bost minutura gertatu zen Juan Carlos Borboikoaren abdikazioa. Hilabete honek zer esan eta zer hausnartu eman du, noski.
1. Zergatik abdikazioa une honetan? Bi arrazoi garbi ikusten ditut. Espainiako erregearen egoera ez zela ona begi-bistakoa zen, eta honetaz pentsatuko zuten (nortzuek ez badakit ere). Baina bi eragile erabakigarri eman dira: Europako hauteskundeetako emaitzak eta Cristina Borboikoaren aferak ekarri duen egozpen penala. Hauteskundeetako emaitzen eragina garbia da: indar politiko batzuen gorakada eta orain arte Koroaren sostengua izan den PSOEk bermatu ahal ez izatea etorkizunean Koroari buruz har zezakeen erabakia. Prozedura penalaren ondorioa ere faktore ukaezina izan da, azken finean alabaren ustezko delituzko jarduera bere erregealdian burutu zen.
2. Zer egin zitekeen egoera horren aurrean? Aukera berria eta paregabea zen monarkiaz hausnartzeko eta irtenbide demokratikoa emateko. Monarkia-demokrazia eztabaida talde politiko eta sozial desberdinek planteatu dute oso era sinplean baina garbian: nahiz eta estatu demokratiko batzuek monarkia izan estatu sistema, gizarte eta erregimen politiko demokratikoagoak lortzea posible da estatu horietan ere. Edozein estatuburu Koroaz betetzeak ez du zentzurik: talka egiten du arrazoi politiko eta filosofikoarekin eta pertsona guztion berdintasun printzipioarekin. Monarkia sistemak esparru ilun asko ditu eta ez dauka iluntasun hori argitzeko azalpenik. Baina, gainera, monarkiek herriaren legitimaziorik ez badute, Juan Carlos Borboikoarenak baditu beste bekatu batzuk: a) bere jatorria, Francok izendatua izan zelako, II. Errepublikaren aurka estatu kolpe militarra eman, gerra krudel eta diktatura gogorra ezarri eta gero. Eta ez dago esaterik bekatu hori 1978ko Konstituzioak garbitu zuenik, batetik, “trantsizioko ituna” iraganari beldurrez eta militarren presioz egin baitzen; bestetik, Konstituzioari baietza eman ziotenek ere, pakete oso bati eman ziotelako, eta azkenik, Francoren erregimen krudelaren aurka hitzik ere ez duelako esan bere erregealdian; b) gainera, monarkia zehatz honek badu bestelako legitimazio gabezia, jarduera zintzoak ematen duena: ez da inolako gardentasunik egon –ez diru kontuetan, ezta beste arloetan ere–; ez da inolako kontrol parlamentariorik egon –hau alderdi politiko nagusiei leporatu behar zaie, noski–, eta zentsura gogorra aplikatu da orain oso gutxira arte.
Bazegoen, bai, zer hausnartu eta zer erabaki. Baina alderdi politiko nagusiek ez dute nahi izan, estatua eta herria bide paralelo eta harremanik gabekoak bailiran. PSOEren erantzuna penagarria izan da: arima errepublikarra dutela esan eta monarkikoki jardun.
3. Eta ez dira horrekin konformatu, ez. Gainera, errege ohiari azken oparia egin diote: forudun bihurtu, inolako kargu publikorik ez duen herritarra. Hori edo herritar moduan erantzun behar izatea.
4. Borboikoek konpainia ederra eta eraginkorra izan dute orain arte, baina gero eta urrunago daude herriarengandik. Aukera ona galdu dute errege aldaketa estatuaren sistema aldatzeko. Hala ere, bai Katalunian eta bai hemen ere, aukera garbiak daude horretarako. Baina Espainiako herriak ez zuen horrelakorik merezi: erreferendum bat merezi zuen monarkia edo demokrazia aukeratzeko. Ni errege berria banintz, hau da, Espainiako Felipe VI.a, Gorteei eskatuko nieke horretaz galdetzea herriari. Baina horren logikoa dena ez da gertatuko, noski. Ez konpainia horrekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]