Ezkurra

Artearen (Quercus ilex) ezkurrak.
Artearen (Quercus ilex) ezkurrak.

Ezkurra ala ezkurra da lehena? Horra paradoxa. Albaitariak eta arrautzazaleak beste upel bateko sagardotan ibiltzen dira: “Oiloa ala arrautza da lehena?”. Geurea landareak, eta ezkurrari heldu behar. Zein da, bada, lehena, ezkurra ala ezkurra?

Ezkurra Quercus generoko zuhaitzen fruitua da. Hemen ezagunenak: abaritza (Quercus coccifera), artea (Q. ilex), ametza (Q. pyrenaica), ametz ilaunduna (Q. pubescens), erkametza (Q. faginea), artelatza edo arkamurka (Q. suber), haritz kandugabea (Q. petraea), haritz kanduduna (Q. robur), norteko haritza edo haritz amerikarra (Q. rubra) eta berauen arteko hibrido ugariak, Quercus jende horretako espezieak, genero gutxitan bezala, elkarren artean nahastu eta hibrido berriak sortu zaleak baitira. Makina bat buruhauste eragiten diete botanikariei. Zenbait tokitan pagatxari, pagaziari, pagahurrari, pagoaren (Fagus sylvatica) fruituari, ere “ezkurra” deitzen zaio, “pago ezkurra”.

Ezkurra zuhaitza ere bada. Zuhaitza esateko era ugariren artean berezienetako bat: ezkurra. Azkuek adiera hori jasotzen duen esaera pare bat bildu zuen: “Zozpolak dirudi bere egurra eta egurrak ezkurra” (“ezpala egurretik eta egurra zuhaitzetik”) eta “Ezkur berereango zia” (“zuhaitzetik ziria”; “zuretik ezpala” esaeraren tankeran).

“Ezkur berereango zia” esaeran “zia” hitza “ziria” bezala interpretatzen dute (R.M. Azkuek berak, René Lafonek..). Bizkaieraz agian hala da; baina, ez ote da ekialdeko “zia”? Koldo Mitxelenak antzinako “zini”-tik eratorritakotzat jotzen du: zia=ezkurra. Artearen ezkurra: artazi. Eta horrela, “ezkur berereango ezkurra” edo “ezkurretik ezkurra”, hau da: “Zuhaitzetik ezkurra”. Polita litzateke...

Ezkurra diruaren sinonimoa ere bada. Aberastasuna ezagutzeko abereak zenbatu behar badira, abere horiek elikatu eta gizenduko dituen ezkurra bera, txanpon egokia...


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fruituak
2023-09-04 | Jakoba Errekondo
Ahuakateondoa eta xenofobia

Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela... [+]


2023-05-29 | Garazi Zabaleta
Errota
Hur-olioa eta beste hainbat produktu, Senpereko lurretan sortuak

Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]


2023-01-26 | Garazi Zabaleta
Anthony Uranga
“Fruituak erosi beharrean etxaldean biltzera geroz eta bezero gehiago dator”

Duela lau bat urtetik Kanboko Biperduna etxaldean ari da lanean Anthony Uranga gaztea, barazkiak eta euskal piperrak ekoizten. Orain, baina, proiektu propioa du eskuartean: 2.000 ahabiondo landatuko ditu Biperdunatik hurbil dagoen Arkaitz baserriko lursailean, eta landareak... [+]


Eguneraketa berriak daude