Giusseppe Verdik Nabucco opera estreinatu zuenean, 1842an, Garibaldi, Vittorio Emanuelle II.a Saboiakoa eta haien jarraitzaileak Italia batzeko ahaleginetan ari ziren. Eta Verdik, nahi gabe, austriarren aurkako borroka horri soinu banda jarri zion Nabuccori esker; “Va pensiero, sull'ali dórate” italiar risorgimentoaren himno bihurtu zen. Eta kaleak “Viva Verdi!” oihuz eta pintaketaz bete ziren. Baina leloak ez zuen soilik konpositorearekiko zaletasuna adierazten; austriarren zentsura saihesteko akronimoa zen. Benetan, “Viva Vittorio Emanuelle Re d'Italia” esan nahi zuen. Leloak adierazitako nahia 1861ean gauzatu zen,Vittorio Emanuelle Italia batuko errege izendatu zutenean.
Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]
Artean iazko hazilean, Xilaba txapelketaren finala, Amets Arzalluz txapeldun. Hari txapela jartzen, berriz, Andoni Iturrioz, bertsozale eta laguntzaile fierra. Andoniren bidea, ordea, aitarenak markatua dator, Manuel Iturrioz. Borrokalari baten bizipenak (Alberdania, 2011)... [+]
Gure zinemaren historia osatu digu Josu Martinez (Bilbo, 1986) EHUko irakasle eta zinemagileak Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza (UEU, 2022) liburuan. Gure zinemaren historia petralaren historia ederra argi idazten asmatu du 1956an egindako... [+]
Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek... [+]
Gozoki gogorrak ekoizten eta produktu berriak egiteko esperimentatzen bi urte eman eta gero, 1922an, Hans Riegel gozogin alemaniarrak gozoki bigunak egitea lortu zuen.