argia.eus
INPRIMATU
Viva V.E.R.D.I.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2014ko maiatzaren 29a

Giusseppe Verdik Nabucco opera estreinatu zuenean, 1842an, Garibaldi, Vittorio Emanuelle II.a Saboiakoa eta haien jarraitzaileak Italia batzeko ahaleginetan ari ziren. Eta Verdik, nahi gabe, austriarren aurkako borroka horri soinu banda jarri zion Nabuccori esker; “Va pensiero, sull'ali dórate” italiar risorgimentoaren himno bihurtu zen. Eta kaleak “Viva Verdi!” oihuz eta pintaketaz bete ziren. Baina leloak ez zuen soilik konpositorearekiko zaletasuna adierazten; austriarren zentsura saihesteko akronimoa zen. Benetan, “Viva Vittorio Emanuelle Re d'Italia” esan nahi zuen. Leloak adierazitako nahia 1861ean gauzatu zen,Vittorio Emanuelle Italia batuko errege izendatu zutenean.