Zorionak, uso batek kaka egin dizu

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Uso batek gainean kaka egiteak zorte ona omen dakar –ziurrenik, Rothschildi uso hark ekarri zionaren parekorik ez–. Sineskizunaren jatorriaren bila K.o 236. urteraino egin behar da atzera.

Maximino Trazio enperadoreak kristauen aurkako zapalkuntza gogortu zuen eta, Antero Aita Santua martirizatuta hilarazi zuenean, kristau komunitateak haren ondorengoa aukeratzeko bildu behar izan zuen. Ia beti bezala, hainbat korronteren arteko eztabaida piztu zen, baina hautagai garbirik ez zegoen. Une horretan, lanetik zetorren nekazari bat zertan ari ziren ikustera hurbildu zen. Bat-batean, uso batek Fabian izeneko nekazariari gainean kaka egin omen zion, eta bildutakoek Espiritu Santuaren seinaletzat jo zuten. Fabian laikoa zenez, hantxe bertan apaiz, gotzain eta Aita Santu ordenatu zuten, beti ere Zesareako Eusebio historialariak Historia Ecclesiae lanean dioenaren arabera. Fabian 250eko urtarrilaren 20an hil zen arte egon zen karguan.


Irakurri gehiago: Historia
Historia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...