"Ezkutuko" oinezkoak detektatzen dituen autoa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Automobila gidatzen dugunean gure aurrean baloi bat agertzen bada, jakin badakigu ez oso urruti ume bat izango dela, nahiz eta guk ez ikusi. Baina beti ez da izaten gidaria ohartaraziko duen baloirik, eta edozein unetan aparkatutako kotxeen artetik ikusi ez dugun oinezko bat azaldu daiteke. Municheko Unibertsitate Politeknikoko ikerlariek arazoari aurre egiteko sistema asmatu dute: autoan antena sorta bat jartzen da, eta oinezkoen arropetan edo telefonoan, seinaleak islatzeko transpondedoreak. Autoak seinalea emititzen du, eta transpondedoreak islatu egiten badu, ordenagailu batek oinezkoa zein distantziatara dagoen kalkulatu eta erabakiak hartzen ditu: edo ez du deus ere egiten, edo soinu bat igortzen du gidaria ohartarazteko, edo autoa bat-batean gelditzen du. 2020. urtearen inguruan hasi nahi omen dute sistema merkaturatzen.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!