"Gure" gorputza?

  • Eskandalua iruditzen zaigu abortatu ahal izateko psikiatra batzuen baimena eduki behar izatea. Ordea, ez gara hainbeste harritzen ginekologoak hormona bonbak gomendatzen dizkigunean antisorgailu gisa: grano asko dugulako edo ez dugulako hilerokorik edo bularretako mina dugulako.

Abortuaren defentsan, sarri diogu gure gorputzen gainean erabakitzeari buruz ari garela, zentzu zabalean. Hau diogu, argi dugulako gure gorputzen gain gutxi erabakitzen dugula sarri.

Esaterako, nahi dugun generotan bizitzeko hautua egiten dugunean –transexualitateaz ari naiz–, bukaezina, erasokorra, eskizoidea, binarista eta ilegala behar lukeen prozesu psikiatriko batetik pasatu behar izaten dugu, zer eta, emakumeoi arrazoi minimoz lehenago aipatu ditugun hormona bonba horiek berak (edo testosterona) hartu ahal izateko.

Kontrol horrek asko du genero kontroletik eta beraz, gure gorputzen gainean erabakitzeko eskubidea ez da abortura mugatzen. Izan ere, gure gorputzen gainean erabakitzeko eskubidea, hain medikalizatua, hain instituzionalizatua eta hain katolizatua dagoen gorputz hori askatzeko borroka da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Eguneraketa berriak daude