Diferentea baina ez bakarra, Espainia, abortatzeko eskubideari trabak ezartzen. AEBetan, Polonian, Suitzan... ere oztopoak hazten. Irlandan, hobekuntza ñimiñoa sartu dute abortua debekatzen duen legean, neska bat septizemiaz hil ondoan. EBn sexu eta ugalketarako eskubideak bermatu nahi zituen Edite Estrelaren txostena egotzi du berrikitan Estrasburgoko Parlamentuak, eskumenak estatu bakoitzaren esku utziz.
Aurrerapenak ere egiten dira. Frantziako Estatuan, engoitik, abortua egin ahal izateko ez da beharrezkoa larritasun egoeraz hel egitea. Haatik, bertako feministek badakite lortu direnak oso erraz galtzen direla eta, hori gabe ere, oraingo egoera ez dela bikaina. Planning familial-ek gogorarazi du leku zenbaitetan konplikatua izan daitekeela abortatzea zentroen eskasiagatik, gainera haietarik batzuk ixten ari direla azken denbora hauetan, Italian legez. Emazteen eskubideen aldeko kolektiboak (Collectif national pour les droits des femmes), Espainian pentsa ezina zen atzerapausoa deitoratzearekin batera, ohartarazi du Frantzia ere ez dela holako arriskuetatik kanpo, homosexualen ezkontzen aurkako manifestazioetan ageri diren indar atzerakoiak indartsuak baitira.
Baiki. Azken aste hauetan eskola publikoari eraso zaizkie “genero teoria” erakusten duelakoan. Manifestazio jendetsuak egiten dituzte, besteak beste abortuaren aurkako bat Parisen, zenbaitek arrosarioa eskuan zutela –Antsoaingo klinika aurrean bezala– eta hantxe zen Baionako apezpikua, holakoetan aditua: iazko azaroan ere Washingtonen ageri zen, txapela jantzita, abortuak egiten dituen zentro baten aurrean otoitzen, For life mugimenduko kideekin.
Hala ere, ez da esana Gallardonek bere legea erraz esportatuko duela. Frantziako Gobernuaren bozeramaileak, Vallaud-Belkacem andereak, berehala adierazi zion gaitzespena, eta gero elkarren segidan etorri dira ihardukitzeak, Espainiako emazteentzako elkartasun mezuak: urtarrilean manifestazioak Marseillan, Okzitaniako Tolosan, Bordelen eta Nantes-en; otsailaren 1ean Europako hiriburu askotan, Parisen eta beste hogeita hamar bat hiritan. Pankartetan galtzorratzak ageri dira berriz, etxeko abortu klandestinoetako tresna septizemikoak, eta haien azpian idatzia: “Sekula ez gehiago holakorik!” Ba, arrosario-aleak ereinda galtzorratzak hozitzen badira, birziklatu beharko da antzinako slogan zaharra: “Aparteu els vostres rosaris dels nostres ovaris”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?