Bihotz bero

Haltz enbor moztu berria, gorri-gorria.
Haltz enbor moztu berria, gorri-gorria. Jakoba Errekondo

Odol giroa nagusi izaten da neguero. Guraize, aihotz, zerrote, motozerra... inauskaiak zorrotz! Epaia emateko prest epaikiak. Epaile kaskarin gehiegi. Buru beroko kasko asko. Bihozgabe bihozgabetzaileak.

Inausten diren zuhaitzek bihotza non duten ez dakigu. Sentitzen dutelako susmoa gero eta nabarmenagoa dela dioen ikerketa ugari dago. Bihotza badute. Arima, espiritua, gogoa... Ez dakit nola deituko zaion behin betiko topatzen zaienean.

Zuhaitzek bihotza badute, haltzak (Alnus glutinosa) izan ezik. Haltzari bihotza aspalditik ukatua diogu... Gure bihozgabekeria azaleratzen baitu! Mozten denean zuri-zuria den zura gorritu egiten da. Geure odola gogora ekartzen digu. Kontinente osoko sineskeria da: haltza sorginduta dago. Ezin ulertu dugu, eta odola, eta, beraz, bihotza badituela agerikoa duenez, bizkarra eman eta, azkar asko, bihotzik ez duela kantatzen diogu.

Moztu berritan hartzen duen gorri hori, argiak moteldu eta desagerrarazten du. Kolore aldaketa horien harira, Europako iparraldekoenek berpiztearen ikurtzat zuten. Emakume eta gizaseme, denok haltzetik eta lizarretik (Fraxinus excelsior) gatozela diote han.

Gutxien uste denean haltzaren bihotzarekin topo egingo duzu. Erresonantzia kutxarik gabeko lehenetako gitarra elektriko trinkoak, Fender Stratocaster mitikoak, 1954an, lizarrezko gorputza zuten. Gero, 1956tik aurrera, berriz, haltzezkoa. Haltzaren zurez egindako ikatza nitratoarekin nahasi eta bolbora egiten dugu; kalitaterik onenekoa omen. Ogi labea berotzeko egur ona du, gar handikoa. Lantzeko gozoa da egur hori, eta besteak beste, Mezkiritzen eta Oizen “txoklak” deitzen dituzten eskalapoiak, sukaldeko ontziteria, kirtenak, eskulturak, jostailuak eta abar egiteko erabili izan da.

Ura non, haltza han. Ura den tokian hazten da, eta urpeko egiturak egiteko, Fagus sylvatica pagoarekin batera, haltza da zurik onena. Airetik eta argitik gordez gero, luze irauten du: zubiei eta ur gaineko beste edozein eraikuntzari eusteko zimendu asko haltza dira.

Gosea piztuz amaitzeko, gaztak haltzaren ezpalez ketzen dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egurra eta zura
2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


2019-03-10 | Jakoba Errekondo
Banbutza, oholtza

Joan zen otsaila. Agur neguari eta ongi etorri udalehenari, bedatseari edo belartzeari. Polita belartzea, baina hurrengo baterako utziko diot bide horri. Egurretik tira nahi dut oraindik...

Lehengo batean Arantzazuko fatxada tzarraren istorioa zekarren Berria-k eta aspaldi... [+]


2019-03-03 | Jakoba Errekondo
Motatik lore

Zuretik ezpala baino gehiago sortzen da; besteak beste, esaerak... Baina esaerak hala dio: zuretik ezpala. Errotarriaren bira: hazitik landarea, landaretik hazia. Era askotara jaso dute atsotitz horren esanahia; horietako asko Gotzon Garatek. Prest gozamenerako?

Nolako zura,... [+]


2019-02-24 | Jakoba Errekondo
Galileoak, upel borobildua

Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira, nioen lehengoan. Deskuiduan horrelako zuren bat eskuratzeko zuhaitzen bat moztekotan bazara, otsaileko ilbehera hilabetearekin amaituko da, eta egun horiexek dituzu... [+]


2019-02-17 | Jakoba Errekondo
Hurritza edo hurrondoa

Zuraren eta egurraren garaia izan ohi da negua. Gure kulturan erabiltzen diren gehienak neguan mozten dira. Zura gogorrak, iraunkorrak, tentsio eta indar handiak jasan behar izango dituztenak, ilbehera hauetan botako dira. Ilgoretakoak eta beste urte sasoi batzuetakoak izango... [+]


Eguneraketa berriak daude