Unai Fernandez de Betoñok ‘Gaur 8’n esanak:

Unai Fernandez de Betoño. (Arg: Dani Blanco)
Unai Fernandez de Betoño. (Arg: Dani Blanco)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Hirigileak dira harreman hori hain argi ikusten ez dutenak. Arraroa, kultura-ondareaz eta tokiko identitateaz azken boladan hainbeste hitz egiten duen gremio baterako. Antza, hirigile gehienentzat eraikinek eta naturak soilik osatzen dute ondarea. Hirigintza-planak gelditu edo eraldatu izan dira Igeldoko igeltxoagatik (Donostiako Ibaetako industrialdea), europar bisoiagatik (Ondarroako Aieriko auzoa) edo paduretako ornogabeengatik (Plentziako eta Barrikako Txipioko urbanizazioa), baina Homo vasconicus gaixoaren habitata goitik behera desnaturalizatzeak ez du ia inor kezkatzen. Baina Homo (eta Mulier) vasconicus espezie setatsua, nomadak ez diren zerupeko izaki guztien moduan, lurralde jakin batean bizi da, espazio fisiko zehatz batean: Euskal Herria deitzen duten horren iparraldean, hots, ipar-isurialdean. Eta, bereziki, euskararen arnasguneak diren herri txiki eta ertainetan, non euskaldunen ehunekoa %70ekoa baino handiagoa den, eta, beraz, euskara hizkuntza nagusitzat jo daitekeen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2022-07-13
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Eguneraketa berriak daude