Bilboko euskaltzaleen GUKA mugimenduak euskaraz bizitzeko erronkak irudikatu ditu metroko eskailera mekanikoetan

  • GUKA Bilboko euskaltzaleen mugimenduak euskararen aldeko ekintza esanguratsua burutu du astearte arratsaldean Deustuko metro geltokian, Bilbon euskaraz bizitzeko oztopoak eta aukerak irudikatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 14an - 16:34
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ekintza honetan, eskailera mekanikoaren kontrako norabidean gora igotzen saiatu dira, euskaraz bizitzeko ahalegina egin behar dutenen eguneroko borroka erakusteko. Ekintza sinboliko honekin Bilbon euskaraz aritzeak dituen erronkak islatu nahi izan dituzte; izan ere, euskararen alde egin nahi dutenek "korrontearen kontra" egin behar izaten dute sarritan.

Hortaz gain, euskararentzako arnasguneak eraikitzeko eta zaintzeko ahalegina ere gogorarazi nahi izan dute, urteetan egindako lanari eta lortutako aurrerapenei balioa emanez. Bilbon euskaraz aritzeko hainbat espazio sortu dira: kulturgintzan, aisialdian, hezkuntzan, eta komunikabideetan, baita ostalaritzan eta merkataritzan euskaraz jarduteko guneak ere. Euskararen aldeko ekintza horiek euskaltegien sareak eta euskaltzaleen elkarteek Bilbon eragindako ekarpenari esker aurrera egin dutela nabarmendu dute.

 


Euskalgintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...