Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sariketaren XV. edizioa abian da

  • Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk antolatzen dute eta irailaren 16ra arte dago lanak aurkezteko aukera.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko ekainaren 15ean - 15:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskal soziolinguista omentzeko Txillardegi-Hausnartu sariketa antolatu dute Soziolinguistika Klusterrak eta UPV/EHUk.

Euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapenean eta berrikuntzan eragitea da helburua. Baita ikertzaileen lana bultzatzea eta euskal soziolinguistikaren eremura hurbiltzea.

Sarietara euskararen soziolinguistika arloko ikerketa zein hausnarketa lanak aurkeztu daitezke, beti ere oinarri zientifikoa dutenak. Lehen sariak 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat eskuratuko du, bigarrenak 1.300 euro eta hirugarrenak 1.000 euro.

Ikerketa lanak aurkezteko azken eguna irailaren 16a izango da. Hemen dituzu oinarriak.


Irakurri gehiago: Soziolinguistika Euskara
Soziolinguistika kanalean gehiago
2024ko urriaren 16
Ainhoa Lasa Agirre, aholkularia
"Gazteek nahi dute euskarari buruz hitz egin"

2022ko uztailaren 13
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.