ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Euskal soziolinguistika Jardunaldia atzeratu egin da apirilaren 25era

  • Hendaian ziren egitekoa 15. edizioa, martxoaren 23an. Egun osoko egitaraua antolatu dute zenbait hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen eta tailerrez osatuta. Ipar Euskal Herrian Frantziako gobernuaren erretreten erreformaren aurka deitutako greba orokorrak ekarri du erabakia.

Soziolinguistika Jardunaldien XI. edizioa, Tolosan. (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)

2023ko martxoaren 22a - 15:46

14 eta 20 urte arteko gazteek hizkuntzarekin duten harremana izango da ardatz aurtengo Soziolinguistika Jardunaldietan. Apirilaren 25ean egingo dute 15. edizioa, Hendaiako Gaztelu aretoan. Soziolinguistika Klusterrak zenbait hitzaldi, aurkezpen, tailer parte hartzaile eta mahai-inguruez osatutako egitaraua antolatu du Eusko Jaurlaritzaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Hendaiako Herriko Etxearen laguntzarekin.

Jardunaldien antolatzaileek azaldu dute gazteen hizkuntza errealitatean erreparatu baino lehen "ezinbestekoa" dela gazteen bizimodua aztertzea. Hots, talde bezala dituzten ezaugarriei erreparatu, eta pertsona bezala dituzten ohiturak, harremanak eta pentsaerak behatzea. Ondoren, euskararekin duten harremanari erreparatzerakoan, hizkuntza-gaitasunak, hizkuntza-praktikak eta hizkuntza-ideologiak aztertzea litzateke hurbilpenerako bidea. Honen inguruan hausnartzeko parada izango da ostegunean.

Jardunaldietan, soziolinguistika ikerlari, teknikari, erakunde-arduradun, irakasle euskararen aldeko zenbait ekintzailek hartuko dute parte. Goizean Ipar Euskal Herriaren datu soziolinguistikoez arituko da Eneko Gorri, Plazara Kooperatibako kidea. Ondoren, gazteen gaineko zenbait ikerketaren gakoak plazaratuko dituzte Miren Artetxe eta Maialen Iñarra ikerlariek. Bazkalaurretik, euskararen aldeko zenbait mugimenduk osatutako esperientzien bideo-bilduma bat emango dute, eta ondoren talde-ariketa bat egingo da.

Bazkalondoren, gazteei hartuko dute hitza: mahai-inguru batean euskararekiko profil ezberdina duten bost gaztek hitz egingo dute. Eguna bukatu aurretik, Jaime Altuna EHUko irakasle eta antropologoak gazteen hizkuntza-ideologiaz hitzaldia emango du.

 


Soziolinguistika kanaletik interesatuko zaizu...
Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Iñaki Iurrebaso
"Hiztunek ez diote bizkar ematen euskarari"

Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]


2023-03-20 | Leire Artola Arin
EAEko Inkesta Soziolinguistikoa
Euskaldunen %27 moldatzen da euskaraz hobeto, erdaraz baino

Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du. Duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude, baina jaitsi egin da euskaraz erdaraz baino errazago egiten dutenen kopurua, %34,6tik %27,4ra. Gazteen artean nabarmen egin du gora... [+]


2022-11-09 | Sustatu
Zapla!: podkast soziolinguistikoa Euskaraldiaren harira

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]


Eguneraketa berriak daude