Azaroaren 21ean txerri-jana izan da Londresko Trafalgar Squaren, Pig Idea egitasmoak deiturik. Herritarren hondakinez hazitako urdeen okela dastatuz aldarrikatu dute jakien soberakinez aziendak bazkatzea, txerriak zehazki baina oiloak ere bai. Ingurumenaren, laborarien eta batik bat munduko gosetien mesederako delakoan.
Orendaingo alkate Gorka Egiari entzun zitzaion Hernanin Konpost Egunak izeneko mahai-inguruan, joan den urrian: “Orendainen jakingo dugu txerri bat zenbat urtez bizitzen den”. Sekula ez zaio utzi gure inguruetan txerriari zaharturik hiltzen, askoz lehenago akabatzen zen etxekoen apetitua asetzeko. Gipuzkoako lehenbiziko Zero Zabor herri txikia den Orendainen, ordea, Ttip eta Ttup urde pinttoak herriko elkarteko otorduen hondarrekin hazten dituztenez legeak ez die baimentzen haien haragirik jatea, kutsaduren beldur.
Aldiz, Pig Idea Feast deituan azaroaren 21ean Londresko bihotza den Trafalgar Squaren hondakinez gizendutako txerrikiak dastatu dituzte. Esan nahi baita, legeak baimendutako otordu hondarrez elikatuak, aldarrikapenez betetako ekitaldian.
Pig Idea sortu zuten Tristam Stuart elikadura xahuketaren aditu eta salatzaile ezagunak eta Thomasina Miers sukaldariak, oso famatua Ingalaterran telebistako programengatik eta jaki mexikarretan bereizitako Wahaca jatetxeen jabea delako. Trafalgar Squareko bazkaritarako chef famatu gehiago bildu zitzaien.
“Waste: Uncovering the Global Food Scandal” (Hondakinak: munduko jakien eskandaloa argitara ekarriz) liburuaren egile Tristam Stuartek 2009an Londresko plaza berean Feeding the 5.000 (Bostmila jenderentzako otordua) antolatu zuen: zaborretara kondenatutako janariz osatutako oturuntza herrikoi batez salatu zuten planeta osoan hainbeste elikagai alferrik galtzea.
Aurtengo jaialdirako, zazpi hilabetez hazi dituzte zortzi txerri Londresko erdigunean dagoen Stepney City Farm etxaldean. 1979tik auzolanean darabilte Londresko dorretik oinez hogei minutura dauden ortu eta ukuiluok, zeinetan baitauzkate untxiak, oiloak, ahateak, antzarak, astoak, ardiak eta bestelako aziendak. Etxaldeak jendeen aisialdirako eta haurren heziketarako daukan erabileraz, abere asko gizendutakoan hil eta saldu egiten dituzte tarteka, “garrantzitsua baita haurrek jakin dezaten okela nola sortzen den”.
Pig Idearen antolatzaileek aldarrikatzen dute zakarretara botatako jakiak erabiltzeko modu garbi, eraginkor eta merkeena –beste gizakiei oparitzearen ondoren, prefosta, lehenesten baitituzte janarien bankuak– zerriei ematea dela, historian zehar egin izan den bezala.
Stepney City Farmeko kortan txerriak gaur Europako lege zorrotzek markatutako baldintzetan hezi dituzte, baztertutako ogi zaharra, fruituak, esnekien hondarrak, fruituak eta barazkiak emanez, ez ordea jaki elaboratuen hondakinak.
Baina horrekin batera kanpainak sustatzen du Europak bere legedia aldatzea. 2001ean debekatu zuten zerriak gure soberakinez bazkatzea, urte hartan zabaldutako ahoeriaren errua horri egotzirik. Pig Idearen sustatzaileek diote aski dela hondakinok pasteurizatzea, egostea, arriskua uxatzeko.
Stuarten kalkuluetan, mila milioi jende badaude munduan goseak, horiek ase ahalko lirateke AEBetan alferrik galtzen diren 40 milioi tona jakieekin, AEBk eta Europak zaborretara jaurtitzen dituzten elikagaien laurdenarekin. Horrez gain, baserri eta haztegietatik komertziorako bidean zakarretara doa ekoiztutakoaren erdia, saltzeko itxura txarrekoak direlakoan xahuturik.
Europarron hondarrekin ez baina Hego Amerikatik ekarritako sojaz bazkatzen ditugu orain zerriak. 1964tik 2004ra bitartean soja produkzioa munduan handitu da 29 milioi tonatik 200 milioitaraino. Europak 40 milioi inportatzen du urtean.
Oraindik Japonian, Hego Korean, Txinan eta AEBetako zenbait estatutan jendeei baimentzen zaie zerriak sukaldeko hondarrez gizentzea. Europan 2001ean debekatzeak kaltea baizik ez du ekarri Pig Idearen arabera.
Ingurumenarentzako kalte, sojatarako soro berriak tropikoetako oihanak eraitsiz goldatu direlako, horrek berekin ekarriz C02 isurketen ugaritzea eta lekuko jendeen bizimodua hondatzea. Legea aldatuz gero Europak labore haiekiko menpekotasuna txikiagotzeak ekarriko luke deforestazioa gutxitzearekin batera herrialde haietako biztanleen bizi-maila hobetzea, jatenarengatik gure zerriekin konkurrentzian ibili beharra bukaturik.
Europako txerrien urritzea ere ekarri du 2001eko legeak, Britainia Handian bertan 8,1 milioitik 4,8 milioira gutxitu dira, gero eta garestiagoak izanik inportatu beharreko laboreak, baserritarrek bestelako ekoizpenei heldu behar izan dietelako. Pig Idearen sustatzaileek diote merkeago hazi ahal izango lituzketela txerridunek beren urdeak, baldin eta eskueran baleuzkate hirietako hondakin organikoak.
Gaur egun Europako Batzordeak hondakinon konpostatzea eta biometanizazioa lehenesten baditu, Stuart eta bere lagunentzako hori da bigarren soluzio egokiena... abereei ematea den onenaren ostean. Besteren artean, dirutan askoz merkeagoa eta iraunkortasunaren ikuspegitik eraginkorragoa delako.
Hala ere Pig Idearen azalpenetan aitortzen dute “gobernuak uzkurregi daudela urdeak sukaldeko hondakinez elikatzea antolatu eta arautzeko, jendearen babesik izango ez duten beldur direlako”. Horregatik esku batekin aziendak gaur egungo legeen barruan hazi, saldu eta kontsumituz, bestearekin ari dira kanpainan legea aldatu dadin.
Ahoeria zela eta 2001. urte inguruan nozitu zituzten kalteen ondorioz, badirudi baserritarrak ez daukatela txerri-jan kontuak berritzeko batere gogorik. The Guardian egunkariak Trafalgar Squareko jaialdiaren kariaz elkarrizketatu dituen guztiak horrela mintzatu dira, “Farmers v celebrity chefs in pig diet battle” (Zerrien elikaduraz elkarrekin borrokan baserritarrak eta chef famatuak) kronikan leitu daitekeenez. Zerri hazleen ordezkari batek dio soberakinak zerrientzako pasteurizatzea konplikatuegia litzatekeela, beste batek azpimarratu ditu sistema horrek osasunarentzako dauzkan arriskuak, hirugarrenak berriz arinkeriaz ari direla Pig Idearen ingurukoak.
Krisiak emanen dio haize txerri-janaren eztabaidari. Jakien hondarrak zerrien eta oiloen asketan berrerabiltzen baldin badira ondo eta merkeen, zertarako tematu hori debekatzen, higiene aldetik egon daitezkeen zalantzak gainditzeko neurriak antolatzeko ordez? Hondakinak prebenitzeko astean, Zero Waste Europe mugimenduak jakien xahuketa gutxitzeko ahalegin bikainen artean aipatu du “Initiatives to reduce food waste” bilduman.
Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorialek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.
Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]
Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.