LOTHIAN ROAD kale zentrikoa da Edinburgon, han bizi izan nintzen hiru hilabetez 1996aren amaieran. Gure etxeko egongelatik hiri-buruzagiaren gaztelu zaharra tente eta arro ikusten zen; eta sarri, bandera britainiarra ere bai, guztiaren zaindari. Hego hemisferioko bost anglofonorekin bizi nintzen, Zelanda Berriko bikote Grant eta Shara, gelakide australiar Scott eta Tom, eta Helen neska hegoafrikarra. Eta haiekin euskaldun bat. Txisteetan bezala, erabateko normaltasunez.
Hiru hilabete ez da asko eta, gainera, ikasle giroan eta mundu osoko atzerritarrekin, ba ezin esan eskoziarrekin harreman sakon handiegirik izan nuenik. Baina apur bat bai eta, adibidez, Jabier kuadrillakoaren etxeko nagusi Margaretek Eskoziako bandera eta ikurrinarekin apaintzen zituen gure afariak. Bai, ikasle partyetan batzuetan ateratzen ziren batzuk, haiek ez zirela brithisak, eskoziarrak baizik. A ze borrokaldi izan zuten behin hori zioen Nick eskoziarrak eta Sevillako gazte batek. Baina oro har, nonahi entzun eta begiratu, niretzat ere ikusi eta entzuten nuen ia guztiak zerikusi handia zuen brithis horrekin.
Bistan da hizkuntzari eta honen inguruan eratzen den kultura eta ikusmolde osoari begiratzen niela nik batez ere, bestelako izaera eta desberdintasunei ez niola asko erreparatu. Eskoziaz eta SNPri buruz nahikotxo irakurrita joan banintzen ere, haien independentziak eta gureak zerikusi gutxi zutela pentsatzen nuen. Oso gertu sentitzen nituen, baina edozein kasutan ere, gu independentistagoak ginela. Nekez pentsa nezakeen orduan 17 urte geroago haiek independentziaren atarian egon zitezkeela eta gu…
EZ GAUDE oraindik 2014an, baina Independentziarako Liburu Zuriaren aurkezpenarekin, azken txanpari heldu dio SNPren Gobernu eskoziarrak. Inkestek oraingoz unionistei ematen diete abantaila, baina gorantza ei doaz independentistak. Helduko ote?
Batek daki, eta ez lortzea etsigarria izan badaiteke ere, ez da garrantzitsuena. Funtsezkoena, erreferenduma egiteko eskubidea baita, britainiar gobernuak eta eskoziarrak elkarrekin negoziatu duten prozesua. Ez baitago eskubideetan oinarritzen ez den hauteskunde prozesurik. Hori da Eskoziako ikasgaia, lehenago Quebecekoa izan zen bezala. Herritarrek hala nahi badute, estatuek topatu behar dituztela bideak haien nahiak bideratzeko, demokraziaren ardatza ez baita legea, herritarren borondatea baizik.
Orain mundu osoak, eta bereziki Europak, ikusi ahalko du Eskoziak egin dezakeela bere erreferenduma lasaitasun osoz, adostasunez eta bakean, eta Espainian Kataluniak ez. Espainian, Aznar gobernuburu ohiaren ustez, Alex Salmond eta Artur Mas modukoak espetxean sartu behar direla entzungo dute. Legea ere egin zela horretarako, Ibarretxe lehendakaria espetxean sartzeko, eta PSOEk Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian lege hori desegin ez balu, Masek hanka bat espetxean lukeela esaten duen gisan erreferenduma deituko balu.
Ikusiko dugu zer egiten duen bere oinordeko Mariano Rajoyk abenduan Kataluniak erreferenduma egitea eskatzen dionean. Lehen erantzuna badakigu: ez. Eta gero Kataluniako Gobernuak erreferenduma deitzen badu? Zuzenean bederen ez du deituko, hori ere iragarria du Artur Masek, eta orduan, zurrumurruen arabera beti ere, katalanek erabaki beharko dute, edo maiatzeko Europako hauteskundeak baliatuko dituzten edo irailaren 14rako deituko dituzten herritarrak.
Eta euskaldunak? Independentistok pozik Eskozia eta Kataluniakoari so eta unionistak estu Espainiak Katalunian eman dezakeen irudiarekin. Baina lasai, Tonia Etxarrik El Correon (2013-11-27) dioen bezala, haien historiak eta gureak desberdinak dira. Euskal soberanismoa independentzia eta historiarena gainditzen hasten denean, unionismoak lehen lerrora dakar historia. Bere baitan goxo egoteko Trantsizioan eratutako Espainia batu eta bakar honek ez dauka ezer eskaintzeko. Hori da unionismoaren ahulgunerik handiena, eta independentismoaren abantaila esanguratsuena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]