Erakunde publikoek %0,47 euro inbertitzen dute euskarazko prentsan, herritar askok %4

Badu Bada erakusketan euskal prentsari eskainitako txokoa
Badu Bada erakusketan euskal prentsari eskainitako txokoa Agurtzane Altuna
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014rako aurrekontuak aurkeztu dituzte. Euskarazko hedabideentzat diru poltsa bera mantenduko duten berria zabaldu da. Xanpaina atera behar ote dugun... aparraren azpiko likidoa neurtzera jo dugu:

Eusko Jaurlaritzak aurrekontu osoaren (10.215 milioi euro) %0,047 (4,87 milioi euro) inbertituko du euskarazko hedabideetan. EITBren 121,8 milioiak bereizita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu osoaren (758.641.970 euro) %0,47 (3.579.465 euro) inbertituko du euskarazko hedabideen diru-laguntzetan.

Herritar askok hileko soldataren (1.200 euro) %4 (48,1 euro) ordaintzen du (Berria, ARGIA eta herri prentsa erosten duenak). Erakunde publikoek eredu behar dituzte euskara biziberritzeko nukleo diren herritar horien aurrekontuak.

Hedabideena da Euskara sailen barruan diru poltsa nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiak %0,7 inbertitzen du euskaran. Eusko Jaurlaritzak euskarari osotasunean aurrekontuetan zenbat eskaintzen dion jakiterik ez dut lortu. Ordezkari politikoek azaldu dezakete euskara zer epetan eta noraino biziberritu daitekeen %0,7 inbertituta. Euskarak zer pisu duen lantzen ari diren herri ereduan. Umorez ikusita, euskararen kinka berez ez dela arazo handia pentsatuta hobe bizi gaitezke. Aurrekontuaren %07 eskatzen duen aferari benetan arazoa deitu ote dakioke? Zergak ordaintzen eta bozka ematen duten herritar askok euskaran dezente gehiago inbertitzen dute (aski luke 1.200 euroko soldata duen herritar horrek hilean 8,4 euro jartzea euskarazko hedabideetan, euskaltegian, euskara elkartean… erakunde publikoek euskarari eskaintzen dioten kuota berdintzeko).

Herritar euskaltzale moduan, estimatuko genuke ikerketak egitea euskararen berreskurapenean eta garapenean proiektu bakoitzak duen pisua ezagutzeko, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki. Diru publikoa banatzerakoan irizpide sendoa litzateke, diru hori medio batean edo bestean inbertitu, zer emaitza lortzen ditugun aintzat hartzea. Eta hor zaku berekoak gara EITB eta herri ekimeneko hedabideak. Euskarazko hedabideon biziraupenerako baldintza edo helburu nagusia horixe baita, euskararen ibaia itsaso bihurtzea, ogi apurren menpe egon beharrik ez izateko.

2014ko aurrekontuak badoaz, baina 2015ekoak hobetu eta 2020rakoak benetan eraginkorrak izango badira, bil gaitezen Euskara saileko arduradun politikoak, euskarazko hedabide eta elkarteetako ordezkariak, eta bil dezagun baita ere herritarren ahotsa, euskarak, biziko bada, dagokion aurrekontua izan dezan. Eta euskarazko hedabideak, hizkuntzaren garapenerako funtsezko izanik, ahalik sendoenak izan daitezen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


2025-06-18 | Mati Iturralde
Gizatasunaren amaiera

Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


2025-06-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bortitza

Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]


2025-06-18 | June Fernández
Meloi saltzailea
Harro

Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Gazaren aldeko martxa

Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]


Eguneraketa berriak daude