Azken urte hauetan eguraldiarekiko obsesio mediatikoak eraginda edo, iruditzen zait gu geu ere gero eta arduratuago gaudela gure herriko eguraldiarekin. Pais Txubasko ere deitzen dio hainbatek sarritan, eta kexaka baina harro errepikatzen dugu gure idiosinkrasiaren parte den nolakotasun hori.
Azken aldian baina, etenik gabeko euri gogorra ari du herri honetan. Arrazoi politikoz bustitako ekaitzak jarraitzen du gure gainean. Jada nahikoa labainkorra zen zoru etikoaren gainean zaparradak ez du etenik. Badirudi, euri horri aurre egin nahian aterkiak zabaltzen gabiltzala ere, ekaitzak haize zakarrez jotzen duela alde bietatik, zirt eta zart. Blai.
Euri erasokorra eraldatu nahian ordea, tantaz tanta itsaso bat osatzen, zubiak eraikitzen, harresiak osatuz, ekaitz ilunari laranja kolore bizia erakusten dabil herri bat.
Eta honi ezin zaio Pais Txubasko deitu, ekaitzak izen abizenak baititu, estatu izenak, eta ez da gure kontua (bakarrik). Dirudienez, ekaitza ez da berez baretuko, beraz aurre egitea tokatzen da; politikoki libre eta tropikala den Euskal Herria lortzeko bada ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.