Siestak ume txikien memoria hobetzen du

Ikerketan parte hartu duten haurretako bat. (Massachusettseko Unibertsitatea)
Ikerketan parte hartu duten haurretako bat. (Massachusettseko Unibertsitatea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gure jendartean jakina da umeek adin batera arte siesta egiteko joera dutela, eta bost edo sei urtetik aurrera joera hori txikitu egiten dela ia desagertu arte.

Massachusettseko Unibertsitatean, Rebecca Spencer ikerlariak zuzendutako ikertaldea haurreskolan dauden umeengan siestak izan ditzakeen abantailak aztertzen ari da. Irailaren 23an PNAS aldizkarian argitara emandako artikuluan, siestak memoria indartzen duela adierazi zuten.

Ikerlariek egun eta erdiko proba egin zuten 40 umerekin. Lehen eguneko goizean ume guztiak memoria joko batean aritu ziren, eta arratsaldean ume horietako batzuek siesta egin zuten eta beste batzuek ez. Ondoren, goizeko joko berberean aritu ziren, eta siesta egin zutenen emaitzak %10 hobeak izan ziren. Halaber, ikerlariek aztertu nahi izan zuten ea gaueko loak arratsaldeko datuak aldatuko zituen. Hurrengo goizean portzentajeak aldatu ez zirela ikusi zutenean, argi geratu zen siestaren garrantzia.


Irakurri gehiago: Zientzia
Zientzia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 18
Izarrak ikusteko begiratokiak (II)
Erriberan eta Bardean, ortzimuga infinitua

2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 13
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (IV)
Santa Ana lurmuturrean, nondik? Itsaso aldetik...

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (III)
Izki Parke Naturalean, basoak eta nebulosak

2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...