Usurbilgo Artaburuenea

Urtero bezala espaloi ertzetan eta biribilguneetan lore apainak ematen dituzten landareak jartzeko sasoia iritsi zen. Gure herrian loreak jartzeko dirurik ez, itxuraz. Lur muttur horiek nolabait bete behar eta lorezainek baratzeko eta soroko landareak ere
Urtero bezala espaloi ertzetan eta biribilguneetan lore apainak ematen dituzten landareak jartzeko sasoia iritsi zen. Gure herrian loreak jartzeko dirurik ez, itxuraz. Lur muttur horiek nolabait bete behar eta lorezainek baratzeko eta soroko landareak erein: kuiatxoak (Cucurbita pepo), artoa (Zea mays)... Ez dakit aukeraketa nork egin zuen, baina udaletxe aurrean arto saila jarri dute. Uda honetan ahoz belarri dabilen txantxa udaletxeari "Artaburuenea" deitzea da. Txantxa guztiek bezala egiatik ere badu bere puska. Gure paisaia kulturala osatzeko pipermin (Capsicum sp.), zerba aukera (Beta vulgaris) eta abar jarri beharko dute aurrerantzean. Negurako "Artaburuenea" atarian jartzeko egokiak: azak (Brassica oleracea) azaostopekoa deitzeko, arbiak (Brassica rapa) arbiburutegi... Onena pikondo bat (Ficus carica) jartzea betiko, erabaki guztiak pikopekoak izateko.Jakoba Errekondo

Urtero bezala espaloi ertzetan eta biribilguneetan lore apainak ematen dituzten landareak jartzeko sasoia iritsi zen. Gure herrian loreak jartzeko dirurik ez, itxuraz. Lur muttur horiek nolabait bete behar eta lorezainek baratzeko eta soroko landareak erein: kuiatxoak (Cucurbita pepo), artoa (Zea mays)... Ez dakit aukeraketa nork egin zuen, baina udaletxe aurrean arto saila jarri dute. Uda honetan ahoz belarri dabilen txantxa udaletxeari “Artaburuenea” deitzea da. Txantxa guztiek bezala egiatik ere badu bere puska. Gure paisaia kulturala osatzeko pipermin (Capsicum sp.), zerba aukera (Beta vulgaris) eta abar jarri beharko dute aurrerantzean. Negurako “Artaburuenea” atarian jartzeko egokiak: azak (Brassica oleracea) azaostopekoa deitzeko, arbiak (Brassica rapa) arbiburutegi... Onena pikondo bat (Ficus carica) jartzea betiko, erabaki guztiak pikopekoak izateko.


ASTEKARIA
2013ko urriaren 06a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude