Nortasun-agiria

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antigua Urbieta (Donostia, 1938). Ondarrutarra. Bost ahizpa dira, bera hirugarrena. Irakurzalea txikitandik, etxean libururik ez eta auzoan irakurri ei zituen, Antzosolo etxean eta Augustin Zubikarairenean, honen umeak zaindu bitartean. Arrantzalea aita, arrantzalea gizona –1960an ezkondua, lau seme-alaba, zazpi loba–, bertatik bertara bizi izan du itsaso eta arrantza giroa. Idatzi ere zuen horretaz. Halaber, idatzia du bere aita Hipolito Urbieta zenaren biografia gisakoa, eta esaera zahar bilduma Ondarroa aldizkarian. 1995etik hona idatzitako hainbat bertso ere gordeta ditu ahizpak horretarako berariaz emandako koadernoan. Eta, barrura begira, urtero Arantzazura joan eta senar defuntuari kontatzen dizkionak ere jasoak ditu. Gainera, eskualdeko Hitza-n, argitaraturiko zutabeak. Antiguaren altxorra, irakurlearekin banatzea merezi duena. Gure memoriaren zaindaria. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

2025eko azaroaren 26
Garbiketa

2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.