Egiptoarrek meteoritoetako burdina landu zuten


2013ko irailaren 5ean
Gianluca Miniaci/ Petrie
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Egipto Iparraldean, el-Gerzeh herrixka inguruko bi hilobitan, 1911n topatutako burdinazko bederatzi lepoko ale  aztertu berri dituzte Londresko Petrie Museoko ikerlariek, eta 5.000 urte baino gehiago dituztela ondorioztatu dute. Beraz, inoiz aurkitutako burdinazko objektu landu zaharrenak dira, Burdin Aroa hasi baino 2.000 urte inguru lehenago manufakturatutakoak. Eta nondik lortzen zuten lehengaia, gizakia burdina galdatzen ehunka urte geroago hasi bazen? Espaziotik, nagusiki burdinaz eta nikelaz osatutako meteorito zatietatik.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude