Euskal hedabideak eta El País

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

RAMON LABAIEN Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua 80ko hamarkadaren hasieraz: “Denok genekiena zen ez genuela benetan Euskal Herrian euskararik. Ez kalean, ez administrazio publikoan, ez komunikabideetan, ez hezkuntzan. Erabateko hutsune bat, ghettoan sartuak zeuden denak ikastolak ezik, kaleratzen ari ziren belaunaldien pisua ez zen oraindik nabaritzen”(Euskal Kulturaren Urtekaria 1996).

Zenbat gehiago nabaritzen da egun? Zalantzarik gabe, askoz gehiago, baina ez naiz kalexka horietan sartuko. Iritzia, oraingoan, Eusko Jaurlaritzako korridoreetatik dator: “Euskarak aurrera egingo badu, derrigorrezkoa da ezker abertzalea erakundeetan egotea, baita Eusko Jaurlaritzan ere. EAJk ez du izan, ez du eta aurrerantzean ere ez diot ikusten indarrik behar-beharrezko aurrerapausoa emateko”.

Eusebio Gorospe ‘Biturie’ itzulpengintzan aritzen den Eusko Jaurlaritzako langileak jaurti du esaldia Munean blogean. Jaurlaritzaren HPSri kritika zorrotza ere egiten dio. Edukion garrantzia? Datozen lekutik datozelako, izan daitezke goi kargu baten adinakoak edo garrantzitsuagoak. Biturie Arabatik blog jeltzalean aritu zen urte luzez eta egun ere EAJko militantea da. Jadanik desagertua dagoen Tiraka blogean ere aktibo jardun zuen. Finean, abertzaletasunaren bi kultura eta korronte handien elkarlana aldarrikatzen du Bituriek, beste euskaldun eta abertzale askok moduan. EAJ eta Sorturen hilaren 3ko bilera publiko entzutetsuan hitz egin zen krisiaz eta bakegintzaz.. Hitz egin ote zuten baita ere euskara eta euskal kulturaren egoeraz?

PRISAREN EGOERAZ, hau da, El País egunkariaren argitaratzailearen balizko hondamendiaren albistea, Biturienaren ondoren irakurri nuen. Kontua da azken urteetan Prisak lortu duela 5.000 milioi euroko zorra 3.100era jaistea, besteak beste bere jabetza banku eta enpresa handiei salduz, baina hori beste kontu bat da. Albistearen arabera, Prisaren likidezia jota dago eta abuztuan porrota iragar dezake AEBetan. El País desagertzeko arriskuan legoke orduan, baina ez da desagertuko, lagun batek dioen moduan, hori Estatu egunkaria delako, eta ez dutelako erortzen utziko. Bankia legez: arrain eta zor handiegia hiltzen uzteko. Eta hausnarketa berehala burura: gure politikari eta instituzioek, euskal hedabideetako zenbat utziko lituzkete erortzen? Baliatu daiteke krisia garbiketa egiteko? Edo, krisia aukera bihurtuz eta sinergiak bilduz, beste urrats kualitatibo baterako baliatuko da?

EITBren sorrerara narama hausnarketak, eta bistan da Jaurlaritzaren dirua giltzarri izan zela berau eraikitzeko, baina orduko protagonistek, besteak beste Labaienek eta Txillardegi zenak, aipatu izan dute instituzio eta gizarte mugimenduen elkarlanak izan zuela garrantzirik 1982ko EITBren sorreran. Ordukoan baino askoz giro bareagoan, hizkuntz normalizazioan instituzio eta gizarteko indarren elkarlana biderkatzeko gai ez bagina, seinale txarra. Zientzia politikoak aspaldi dauka demostratua instituzioen eta gizarte indarren uztartzetik datozela garapenik emankorrenak, edozein arlotan, hemen eta Kontxintxinan.

HERRI EKIMENEKO euskal hedabideak hutsalak ziren EITB sortu zeneko hartan: Anaitasuna, Argia, Jakin, Herria eta irrati txikiren batzuk. Bi hedabide adarren helburua berdintsua zen: informazioa bertako ikusmoldetik landu eta hizkuntza normalizazioa bultzatu. Adar publikoak Jaurlaritzaren milioi pezeta asko izan zuen, normala den gisan; herri ekimenekoek ehunka mila pezeta batzuk, kasurik onenean.

Lerro biak garatu dira harrez gero ikaragarri, bereziki herri ekimenekoa, eta gaur egun antzera dabiltza langile kopurutan edota audientzia datuetan, beti ere EITBko euskarazkoak kontuan hartuta; edo, akaso, herri ekimenekoak aurretik ibiliko dira.

Bada desberdintasun handi bat, ordea, inongo mesederik egiten ez diona jarritako helburuei, bi datuk ematen dute arazoaren tamaina: Jaurlaritzak 2012an 130 milioi euro eskaini zion EITBri; herri ekimenekoei 5 milioi euro. Balorazio asko egin daitezke, baina bada ordua langile, audientzia eta bestelako parametroen adar bietan eman denaz hausnarketa egiteko, inbertsio publikoan ere nabaritu dadin. El País Espainiarentzat garrantzisua den moduan, euskal hedabideak ere euskal hiztunentzat eta Euskal Herriarentzat giltzarri direlako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude