Sortu eta EAJ, lehen hurbilketa

  • Sortuko eta EAJko ordezkariak bildu dira eta adostu dute Espainiako Gobernuak bakegintzan eta erabakitzeko eskubidearen alorrean hartu duen jarrera itxiari erantzungo diotela, gutxieneko akordioekin.


2013ko uztailaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2011ko urrian ezker abertzalea eta EAJk egindako bileraren argazkia (Argazkia: elmundo.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Naiz.info webguneak jaso du bi alderdietako ordezkariek bileraren ondoren egin duten balorazioa.

Egoera politikoaren diagnostiko amankomuna egin dute eta horren ondorioz, gutxieneko adostasunak bilatzeko prest agertu dira. Rajoyren gobernuarekin oso kritiko agertu dira: Espainiako Estatuaren birzentralizazioari eta bake prozesuaren blokeoari erantzuteko beharra ikusi dute eta prest daude elkarlana zein alorretan gauzatu litekeen zehazteko agenda bateratu baten bidez.

Bileran izan dira EAJko eta Sortuko presidenteak, Andoni Ortuzar eta Hasier Arraiz, hurrenez hurren. Alderdi jeltzalearen ordezkaritza EBBko kide diren Joseba Egibar, Pilar Garcia de Salazar eta Koldo Mediavillak osatu dute. Sortuko gainontzeko ordezkariak aldiz, Maribi Ugarteburu, Rufi Etxeberria eta Pernando Barrena izan dira.

Ez da mota honetako bilera bakarra izango: bi alderdietako ordezkariak Sabin Etxean bilduko dira hurrengo txandan.


Eguneraketa berriak daude