Herri bakartua ez ginenaren froga bat gehiago

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Xamarrek, Juan Carlos Etxegoienek (Euskara Jendea dokumentalaren egileetako bat), sarri azpimarratu du euskararen biziraupenaz errepikatutako mitoetako bat: euskaldunak basatiak izan garela eta bakartuak bizi izan garela. Harreman urriaren ondorioz, euskara bizirik iritsi da XXI. mendera. Mitoak oraindik indarrean dirau, nahiz eta euskararen herrian bisitari eta ez hain bisitari ugari izan denaren froga asko izan. Euskara Jendea izeneko dokumental sorta prestatzen ari direla, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultur elkarteetako kideek froga ederra aurkitu dute Frantziako Louvre museoaren biltegian. Mocconio Vero pretoi erromatarrari, hilarrian meritoak idatzi zizkiotenean, Euskal Herriko lurretan hainbat herritan egindako errolden egiletza aitortu zioten. Baskoien eta barduliarren 24 herri jaso zituen. K. o. I. mende bukaera eta II.aren hasierako kontuak dira horiek.

Erromatarrek mendetan izan zuten kontrolpean gaur egun Euskal Herria den lurra, baina hiztun komunitateak hizkuntza mantentzea lortu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Eguneraketa berriak daude