2001ean orduan Europako merkataritzarako komisario zen Pascal Lamyk esan zuen: “Europar Batasunak lagunduko dio Bangladeshi munduko merkataritzan hobeki integratzen, aukera komertzial berriak irekiz”. Geroztik, ehunka hiltzen dira milioika jendek esklabutzan lan egiten duen usinetako bat erre edo hondoratzen den aldi oro.
Joan Baezek 1972an kantatu zuen Bangladesh ahantzezin hura bera, gurean Begoña Bilbaoren hitzekin Lupek euskaraz zabaldu zuena, orduan bezain tragikoa ageri zaigu 40 urte beranduago. Orduan Pakistanekiko independentzia aldarrikatzearen ondorioz sufritutako gudu ikaragarria zen kausa. Gaur mundu osoan gerrak baino jende gehiago akabatu eta miserian uzten dituen gudu ekonomiko orokorra.
Apirilaren 24an zortzi solairuko Rana Plaza eraikina hondoratu zen Bangladesheko hiriburu Dhakan (17 milioi biztanle). 1.127 langile, gehienak emakumeak, hil ziren betonak zanpatuta, 2.500ez goiti zauritu. Aste gutxi lehenago leku horietan ibilia zen Olivier Cyran kazetaria, Le Monde Diplomatiquerentzako ikertzen bost hilabete lehenago, 2012ko azaroaren 24an, gertatutako antzeko hondamendia. Cyranen “Au Bangladesh, les meurtriers du prêt-à-porter” (Bangladeshen, modako janzkien hiltzaileak) erreportajeak ondo azaltzen du zergatik gertatuko diren berriro horrelakoak.
Azaroaren 24an hondoratu ez, suak hartu zuen Dhakan Tazreen Fashions lantegia. Honen bederatzi solairuetan 3.000 emakume gazte ari ziren, gehienak baserritar txiroak, hilean 30 euro irabaziz, astean sei egunez 10 ordu lanean arituta. Disney, Walmart eta Teddy Smith markentzako janzkiak egiten zituzten, nor bere josteko makina txikiari eraginez, hiru mila etxekoandreren lehiaketa mutua balitz bezala, hitz egitea debekaturik.
Errazena su hartzeko moduko merkantziak behe-barruan zeuden pilaturik, eskailera-zuloaren ondoan, ihesirako ateak itxita, lapurretarik izan ez zedin. Bangladesheko usina erraldoiotan ohitura omen da. Sutea pizturik, garrak eta ke itogarria zabaltzen, aterabiderik ez... Gutxienez 117 emakume hil ziren, kiskali ez zirenak leihoetatik beren buruak botata leherturik.
Tazreen Fashioneko ugazaba Delwar Hossain ez dute atxilotu, auzitegiek ez diote ezertarako deitu.
Bangladesh Garment Manufacturers and Exporters Association (BGMEA) patronalaren babesa dauka eta Bangladeshen BGMEAk agintzen du. Hatirjheel aintzira bazterrean dauka egoitza, Londresko Cityko edozein eraikinen inbidiarik gabea... ez balitz ilegal eraikia dela: herri-lurrak ostuta altxatua delako, BGMEAren egoitza ponpoxoa eraisteko agindua du Dhakako Auzitegi Gorenak. Denek dakite sekula ez dela beteko.
Baina Mendebaldeko marka famatuentzako arropak ekoizten dituen patronal esklabuzalea ez da beti egon hor. Kazetariari Jahangirnagar unibertsitatean ekonomia irakasten duen Anu Mohammedek kontatu dionez, 1980ko hamarkada arte nekazaritza zen herrialdearen oinarria.
Orduan iritsi ziren Munduko Diru Funtsa eta Munduko Bankua eskuetan zekartzatela gastu publikoen murrizketa eta pribatizazio planak. “Horrela eragin zuten langabeziaren handitzea, inportazio masiboak eta lekuko industriaren suntsitzea. Orain alderdi politiko handietako burokratak, armadako ofizialak, poliziako buruak eta familia aberatsetako gazteak, denak sartuta daude patotxa honetan”.
Bangladeshen dirua eduki eta janzkigintzako atelier bat ez antolatzeko zozoa izan behar duzu. Eskulana, kasik doan. Sindikaturik apenas baden Estatuaren atal gehienak pribatizatu zituztenetik. Makinen inportazioak ez du aduanan zergarik. Horri gehitu ustelkeria, edozein militar, politikari edo epaile erosi ahal izatea eta koktela prest.
Europa eta Amerikako agintari nagusiek sustatu dute estrategia. 2002tik 2012ra bitartean Bangladeshek janzkietan saltzen duena 4.800 milioi dolarretik 20.000 milioira igo da. Horiek gero AEBetako edo Europako hiperretan zenbateko dirutza utzi ote dute?
Bangladeshen elite lotsagabea aberastu du esportazioak, eskale gosetiz betetako karriketan 4x4z paseatzen dena. “Ez egin barre txirotasunak gaixotu dituen jendeei, ez egin iseka” irakurri du bulegoetan Olivier Cyranek. Parlamentuko 300 diputatuetatik 29 dira janzkigintzako tailerren jabe... hori ofizialki. Errealitatean askoz gehiago.
Kazetariak langileen liderrak ezkutuka elkarrizketatu ditu. Sindikatuak debekaturik daude de facto, militante agertzen bazara ugazaben liburu berdean jarri eta ez duzu gehiago enplegurik izanen. Gure tixertak edo kuleroak josten dituztenen biziak ez du arropak berak baino gehiago balio. Tazreen Fashionen zauritutako batek kalteordaintzat jaso ditu 25 kilo arroz, 25 kilo baratxuri eta litro bat olio.
Ofizialki pitttin bat garestiago da langilearen bizia: BGMEA patronalak azken aldian ezarria du zaurituak 1.000 euro balio dituela eta hilak 6.000... baldin eta gorpua erakusten baduzu. Tazreengo sutean zazpi faltatu ziren ofizialki. Baina Saydia Gulrukh antropologo militanteak salatua du askoz hildako gehiago geratu zirela kontatu gabe, gutxienez 68.
Europa eta AEBetako marka handien eta bertako ugazaben artean ari diren bitartekarien iritzia ere lortu du Cyranek. Georges Paquet frantsesak bere 67 urteekin, erretiratzeko puntuan, lotsarik gabe kontatu dizkio xehetasunak golfean ari zen bitartean. “Hemen denetik egiten da, zaharrentzako pixoihalak barne. Arazoa da nire bezeroek gero eta gehiago lehertzen dituztela prezioak. Zer nahi dute, jendeak doan egitea lan? Europako markek produktua guk salduaren halako zazpitan saltzen dute, edo hamarretan. Ase ezinak dira. Sekulako hipokresia dago. Pentsa, H&M [istripuak jasandako lantokian egindako janzkiak saltzen zituenetako bat] markako buruzagiak patronalaren presidentearekin hemengo langileei baldintzak hobetzeko eskatzera bildu ziren egun berean H&Mko beste batzuk ari ziren hornitzaile guztiekin negoziatzen produktu guztien %15eko merketzea. ‘Moldatu zaitezte, guri bost axola’, horra horien filosofia”.
Tazreenen sutetik bizirik larriki zaurituta atera zen neska gazte batek esan dio kazetariari: “Horrelako gehiago gertatuko dira, baita okerragoak ere”. Bost hilabeteren buruan, Rana Plazan 1.127 hil.
Saydia Gulrukh antropologoak esan du: “Tazreenekoak ez du ezertan aldarazi ehungintzako langileen bizimodua, eliteei bost axola zaielako. Izugarrikeria gehiago gertatuko dira. BGMEA patronalak keinu kosmetikoak eginen ditu atzerriko bezeroei irudia bermatzeko, hauek erosleak lasaitu ditzaten. Baina ezer ez da aldatuko sistema osorik eraitsi, desegin eta oinarri filosofiko berrien gainean eraiki arte”.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
Enpresa batzordeak neurria errefusatu du eta "deslokalizazioa" dela salatu du. Europan dituen lantegietara bideratuko du ekoizpena Saint-Gobainek. Administrari eta komertzial taldeak mantenduko dituzte.
Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.
Irulegiko arnoaren sindikatuak antolaturik, Irulegiko arnoaren sormakaren besta ospatuko da buruilaren 14an, igandearekin, Irulegin. Mahastia, arnoa eta tokiko kultura uztartuz, egun osoan animazioak.
Araban 19, Bizkaian 279, Gipuzkoan 173 eta Nafarroan 230. Espainiako Etxebizitza Ministerioak Hego Euskal Herrian 701 etxebizitza turistiko ilegal atzeman ditu eta plataforma digitalei eskatu die haien iragarkiak kentzeko webguneetatik. Airbnb-k, plataformarik indartsuenak,... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]