Zerk egiten gaitu ezberdin? Zerk egiten nau ni?

  • Miren Agur Meabe ::Kristalezko begi bat

    Susa, 2013


Maitasun istorio baten bukaera kontatzen zaigu liburu honetan, eta protagonistak horren ondorioz bizi duen dolua. Baina ez da hori bakarrik. Menopausiaren inguruko gorabeherak aletzen dizkigu narratzaileak. Baina ez da hori bakarrik. Emakume izaera eta ezaugarriei buruzko gogoeta kritikoa egiten da. Baina ez da hori bakarrik. Hizkuntza, literatura eta idazketaren gaineko ideia eta sentimenduak partekatzen ditu irakurleokin. Baina ez da hori bakarrik. Ironiaren agerpen tartekatu zorrotza eta irakurlearekiko elkarrizketa noizbehinkakoa. Baina ez da hori bakarrik. Polifonia, intra eta intertestualitatearekin olgetan ibiltzeko proposamena. Baina ez da hori bakarrik. Tono, testu mota eta genero literario desberdinen nahasketa. Baina ez da hori bakarrik... Ahots narratiboaren arabera “eguneroko intimoaren tankera duen aitorpen biografiko egiazko-iruzurtia” dugu eskuartean, egunean orrialde bat idatziz osatuz joan dena, “autobehaketa sorkuntzaren abiapuntua eta xedea izan litekeela” pentsatzen baitu orriotan hitz egiten digun ahotsak. Esan liteke streaptease intelektual, emozional eta somatiko aldarrikatzaile-fiktizionatua dela, baina ez da hori bakarrik.
Kristalezko begiak dimentsio bikoitza duela diosku: “identitate marka” da, eta bere “bizitzako galera guztien adierazle orokorra”. Niri interesatu zait irakurketa honetan bi puntu horiek azpimarratzea: identitatea eta bizitza. Alde batetik haragiztatutako subjektu bat dugu pertsonaia nagusian. Ez da emakume objektua, ezta desira eragitea helburu bakar duena ere; desiratzailea eta agentziaduna da, eta desioa adierazteko hitzak eskaintzen dizkigu: “Beheak galtzen dituzu zeure akorduz dagoela otutzen zaizunean”, “Busti egiten nintzen entzute hutsarekin. Piztu, besterendu, birloratu”. Beste alde batetik krisi edo aldaketa garaietan ohikoa den bezala, atzera begirako balantzea egiten du, orainaz jabetuz etorkizun itxaropentsua margotu ahal izateko. Bizitza horrela deskribatzen du: “zatiak josi ahala grazia hartuz doan soineko bat” da, edota “Atsegina eta galerak, Oparotasuna eta
gabeziak”.
Apustu ausarta egin du Meabek autofikzioan murgiltzean eta irakurle honen ustez emaitza mamitsu eta probokatzailea atera zaio. Ariketa interesgarria izaten da beti norberak bere buruari nor den galdetzea eta lekuan eta denboran kokatzea testu honetako protagonistak egiten duen moduan. Gainera, ezin aipatu gabe utzi, argitaratu eta hilabetera Kritiken hemerotekan 12 sarrera ditu…

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude