Bidasoaldeko burdinbidearen arrastoan

  • Irun eta Doneztebe lotzen ditu Bidasoako Bide Berdeak. Eurovelo sare zikloturista europarraren parte da eta txango aproposa duzu bizikletaz nahiz oinez egiteko. Ingurukoek Tren Txikitoaren ibilbidea deitzen diote, izen horrekin ezagutzen zelako antzina bide hori zeharkatzen zuen trena, hasieran meategietara joateko, ondoren baita bidaiariak garraiatzeko ere.


2013ko maiatzaren 22an
Jada ez dago trenbidearen aztarnarik, horren ordez bide laua eta erosoa aurkituko dugu, Bidasoaren alboan uneoro.
Jada ez dago trenbidearen aztarnarik, horren ordez bide laua eta erosoa aurkituko dugu, Bidasoaren alboan uneoro.Mikel Garcia Idiakez
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tren Txikito 1898an sortu zen, Bidasoa Railway and Mines konpainia britainiarraren eskutik. Lurrun-trakziozkoa zen eta Irundik Endarlatsako meategietara joan-etorria egiteko eraiki zuten, meatzeetako mineralak garraiatzeko asmoz. Hastapenetan 11 kilometroko luzera zuen burdinbideak, eta segituan, mineralaz gain, bestelako merkantzia eramateko erabiltzen hasi ziren trena: egurra, ikatza, burdina edota animaliak.
Jada ez dago trenbidearen aztarnarik, horren ordez bide laua eta erosoa aurkituko dugu, txangoa egiteko egokia. Irungo Behobia auzoan hasten da bidegorria, Gipuzkoak Lapurdirekin muga egiten duen zubian bertan. Bizikleta gainean, arazorik gabe egin dugu Endarlatsaraino, hormigoizko pista eta hartxintxar bidea tartekatuz. Bidasoa ibaiertzetik joan gara uneoro, eta alboan izango dugu bidaia osoan zehar. Erratzun du ibaiak iturburua, Xorroxinen, Izpegi eta Iztauz ubideen uztartzetik; Oronoz-Mugairira arte Baztan izena hartzen du eta Doneztebetik Txingudiko Badian itsasoratu arte berriz, Bidasoa. Ibaiko ur-lasterrak aprobetxatuz, piraguarekin entrenatzen ikusi ditugu Donostiako eta Irungo arraun elkarteak. Uztailean, Bidasoako Nazioarteko Jaitsiera egiten dute bertan piraguek. Endarlatsan, Bidasoako amuarrain eta batez ere izokin famatuak harrapatu nahian aurkitu ditugu arrantzaleak. Txandaka ari dira, arrantzale kopurua eta arrantzatzeko denbora araututa daude-eta. Bidasoako lehenbiziko izokina atzemateko lehia bizia izan ohi da urtero, sari preziatua baita edozein arrantzalerentzat.
Endarlatsako zubiak bereizten ditu Gipuzkoa eta Nafarroa; zentral elektrikoa begiztatu dugu ezkerrera, eta ezkutuan bada ere, 50 metrora zubi propioa duen ermita antzeman daiteke, eskuin aldean.

109 bagoi eta hiru klase

Burdinbidea Elizondoraino luzatu eta merkantziaz gain bidaiariak eramateko prestatu zuten Tren Txikito. Jendearekin lehen bidaia 1916an egin zuen Irundik Elizondora, ospakizun handia egin zuten helmugan eta trenak apezpikuaren bedeinkapena jaso zuen amaieran. Lau lokomotora handi (Nafarroa, Bizkaya, Guipuzkoa eta Alava) eta hiru txiki zituen, eta 1936rako 109 bagoi izatera iritsi zen. Horietatik 18 bidaiarientzat ziren, 12 metro luze bakoitza, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren klaseentzako bagoiak ziren –furgoia ere bazuen–. Bagoiek, onenek behintzat, argi elektrikoa, berogailua, errezatzeko tokia eta komuna zituzten, besteak beste. Ibilbideak 51,5 kilometro eta 23 geltoki zituen, zortzi tunel eta burdinazko hainbat zubi. Iruñera arte luzatzeko proiektua ere aurreikusi zuten, baina ez zen inoiz gauzatu.
Elizondoraino ez, baina Doneztebera ailegatzen da gaur egun Bide Berdea. Trenbide zaharraren lorratzean jarraitu dugu guk, eta Endarlatsa igaro bezain pronto tunel luze bat aurkitu dugu, 150 bat metrokoa. Tunel bat baino gehiago dago bidean, baina hau bezain luzeak beste bi baino ez –Igantzira iristear bigarrena eta Sunbilla aurretik hirugarrena– eta mugimendu-sentsoreen bidez argia automatikoki pizten da hiruretan –etengailua ere badago tunel sarreretan–, baina badaezpada linterna eramatea komeni da.
Beran egin dugu hamaiketakoa, herriko frontoitik igarotzen da bidea eta iturria dago bertan. Esertzeko zelai atsegina du, gainera. Segituan, N-121 errepidea gurutzatzea egokitu zaigu, bideari berrekiteko. Zati horretan baino ez da ateratzen errepidera ibilbidea, baina behin edo behin gertu sumatuko dugu N-121a eta pare bat alditan buru gainetik igaroko zaigu errepide berritua.
Bera atzean uztear garela, presa ikusi dugu Otsango auzoan. Presen bidea ere deitu zitekeen txangoa, asko baitira Bidasoan aurkituko ditugunak, Doneztebera bitarte. Begiratoki eta eserlekuak ere, franko topatu ditugu ibaiertzean. Igantzira iristear, Itturxar iturria eskertu dugu bidean, aurrera segitu dugu zuhaitzez inguratuta, zentral hidroelektrikoa bistatu dugu halako batean eta Sunbilla herria alderik alde zeharkatu dugu. Kilometro batzuk gehiago egin ostean, Bidasoa ibai gaineko zubi ederretik iritsi gara Doneztebera.
Behobiatik Doneztebera, 36,7 kilometro egin ditugu guztira, hartxintxar-bidea eta pista tartekatzen dituen ondo prestatutako ibilbidean. Aurretik euria egin badu, hori bai, putzuak eta lokatza sor daitezke zenbait gunetan. Berez, gorantz aritu gara Donezteberaino, baina apenas dagoen aldaparik, eta zikloturista eta oinezko ugari gurutzatu dugu bidean, baita zaldiz zebiltzan bi neska ere. Galbiderik ez duen txangoa da, nahiz eta ez duen inongo seinaleztapenik eta eskertzekoak izango ziratekeen herrien, kilometroen eta abarren inguruko oharrak.
Donezteben bazkaltzeko leku bila hasi gara; hiru ordura ez da iritsi Malerrekako herrira heltzeko behar izan dugun denbora eta gutxixeago aurreikusi dugu bueltarako. Trena bi ordu eta hamar minututan iristen zen Irundik Elizondora, 1946an. Beste hamar urte iraun zituen martxan, errentagarria ez zelako zerbitzua itxi zuten arte.

Gainbehera, uholdeak eta agurra

Ekonomikoki errentagarri izateko zailtasunak hasieratik izan zituen Tren Txikitok. 1920an lortu zuen bidaiari gehien, 171.000 lagun, eta pixkanaka gainbehera etorri zen gero. 1953 izan zen inflexio-puntua: urte hartako uholde basatiek 400 metro burdinbide erauzi zituzten eta lan handiz berregin zuten bidea. Ingurukoek kontatzen dutenez, ibaiak gainezka egin zuenean izokinez bete ziren zelaiak eta trenbidea konpontzen aritu ziren langileei izokina ematen zieten egunero jateko. Arrainaz nazkatuta, greba egin omen zuten beharginek.
Ordurako, merkantzia garraiatzeko lehiakorragoak ziren kamioi eta furgonetak, bidaiariak eramateko errentagarriagoa zen autobusa, eta autoak ere ugaritzen ari ziren. 1956an, zorrek itota, azken bidaia egin zuen Tren Txikitok. Inaugurazioa ospakizun handia izan zen, agurrera aldiz “nostalgiko gutxi batzuk baino ez ziren gerturatu”, diote garaiko kronikek. Historiaz eta historiez betetako ibilbide honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, makina bat pasadizo kontatuko dizute Malerreka eta Bidasoaldeko helduenek.

Plazaola, Urola, Burdinmendi…

Euskal Herrian ugari dira trenbide –edo trenbide zati– desagertuak aprobetxatuz oinezko eta txirrindularientzat atondutako bide berdeak. Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen bide berdea da luzeenetakoa, 84,4 kilometro Arlabango mendate arabarretik Lizarrara. 40 kilometroren bueltan, bi ibilbide ezagun ditugu: Andoaindik Mugiro-Lekunberrira doan Plazaola-Leitzarangoa eta Burdinmendi. Azken honek Artzentalesetik Muskizera garamatza eta egokia da burdin bidean zehar Bizkaiko historian barneratzeko. Urola ibaiari jarraiki, Zumarragatik Zumaiara garamatzan Urolako bide berdea ere egin dezakegu, eta kilometro gutxiko txangoa nahiago duenak aukeran ditu, besteak beste, Atxurikoa, Arrazolakoa –Anbotoren magalean–, labarren artean bista ikusgarriak dituen Itsaslurrekoa, Mutilotik Ormaiztegirakoa edota Irunberriko arroilekoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa
2025-10-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Mutiloako saioa, eta finalaurrekoetara sailkatu da
Azaroaren 8an Leitzan jokatuko den finalaurrekora zuzenean sailkatu da Iruñeko bertsolaria. 160 entzule elkartu dira Arangurengo Kultur Etxean, txapelketaren lehenengo faseko bigarren saioa zuzenean jarraitzeko.

2025-10-13 | Jakoba Errekondo
Piperraren prezio guda eta Tuterako akordioa

Piper sasoia da, airea usaindu besterik ez dago. Bertako biperren (Capsicum annuum) aukera handia dugu: pipermina, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Angeluko eztia, txorizeroa, pikilloa, morro edo handia eta kristal piperra. Kanpora begiratzen badugu, ezin konta adina dira eta horrek... [+]


Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.


Hainbat ekintzaile nafar polizia-etxera deituak, Vueltako protesten harira

Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.


Analisia
Zentsura vs. memoria

Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan. [+]


2025-10-07 | Gedar
Burlatan ostegunerako ezarrita dagoen etxegabetzea gelditzera deitu dute

 Ostegunean, 09:00etarako, Burlatako San Frantzisko kaleko 6. zenbakian jarri dute hitzordua Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Harituk eta Berriozarko PAHk.


LABen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa zentsuratu du Tuterako alkateak

1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.


2025-10-06 | Ahotsa.info
Palestinaren aldeko aldarria ozen entzun da Iruñean

Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.


Mikel Gortari (AZ)
“Santo Domingoko merkatuko espezializazio proiektua Iruñearen gentrifikaziorako beste urrats bat da”

“Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute Santo Domingoko merkatuaren egoera eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko. Comiruñak kudeatuko du Santo Domingoko merkatua eta espezializazio proiektu batean sartzea proposatu du


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


2025-10-01 | dantzan.eus
Iruñea: Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2025

Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]


Absolbitu egin dituzte Raimundo el Canastero musika taldeko kideak

Kantu parodiko bat egin zuen Lizarrako taldeak 2024ko udan, herriko festetako txosnagunea lekuz aldatu nahi zuelako UPNren udal gobernuak. Alkateak salaketa ipini zuen, "gorroto delituarekin", bere "heriotza desiratzen" zutelakoan. Epaileak adierazpen... [+]


3 urteko 24 haur tutore bakarrekin, Irurtzungo eskolako errealitatea

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]


Eguneraketa berriak daude