Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zabalegi Nekazari Eskolako zuzendariari elkarrizketa
Gure Gazfedia la Zabuieniko Eskola
Gaurko gure saio onetan, ia aurrera dijoan eta biarko egunean frutu ederrak eman bear dituan gizaekintza batez itzegingo degu, Zabalegiko Nekazari Eskolaz alegia.
Asko izandu dira, azkeneko illabete auetan batez ere, Zabalegi'ko berri jakin nai zutenak. Eskola ontaz itzegiteko gu beti prest egon arren ere, kurso berriaren asiera auxe dela unerik egokiena uste det. Izan ere ikasketak laixter asiko dira eta oraindik ikasle billa gabiltz. Zabalegi'k zer egin aundia dauka Gipuzkoa'n. Zabalegi'k baserriaren alde lan egiteko erabakia artu badu, Eskola danez baserritar ikasleak bear ditu.
Zabalegi'ra iritxi gera. Askok ezaguna dezute noski. Oriamendi mendiaren maldan, Ernani eta Donosti tarteko mugan dago. Alde batetik Ayete'tik Ernani'ra dijoan kamioa dauka, bestetik Ernani'tik Añorga aldera dijoana.
Tokia, berez, oso polita da. Maldantzean dago. Gutxi gora-bera 15 Ha. izango ditu, ta iru aldetan zatituta daude: zati batean beharra egiten da, bestean igali edo frutaarbolak daude, irugarrengo zatia barazkientzako. Zabalegin erdian lengo txalet zaarra, ondoan Zabalegiko baserria. Arritu ere arritu gaitu gauza denetan dauzken errextasunak.
Baño onera Zabalegiko zuzenda. riarekin ikustalditxo bat egitera etorriak izanik, ara emen gure izketaldia.
–Esaiguzu lenen, zer da Zabalegiko Eskolaren elburua?
–Bat eta oso ximplea gañera. Gaur ofizina, lantoki batean sartzeko formazio berezi bat bear da, amabi urte arteko eskola bakarrakin ez dago Ofizina batera irixterik. Gaurko gazteak Eskola Profesionaletan, Istitutotan eta abar prestatu bearrak daude lantoki egoki batean sartzeko eta lan orretan aurrera ateratzeko asmoak badituzte. Eta orrela dijoa gure kaleetako gazte jendea aurrera, orrela dijoa gero ta geiagora.
Gure baserrietan berriz zer? Orain arte baserriari lan gutxigokin, bear beda, probetxu geiago ateratzeko, gure gazteak prestatzeko ez degu eskola bat ere euki, gure base. rrietako gazte jandeak baserri eta kultura gaietan prestatzeko ez du proportzio aundirik izan. Eta baserritarrak urte barru duan bizi-bidea kalekoa bezin segurua ez izanik, baserri eta kaleko jendeen arteko diferentzi auek gero eta geiago aunditzen joan dira. Erabaki sendo eta gogorrak ez badira gaur artzen, ez dakigu noraño iritxi gindezkean.
–Eta au zer eratan? Nolako erabakiak artu bear dirala uste dezu zuk?
–Baserrietako gora-berataz gazteeri formazio zuzen eta on bat emanez, biarko gure baserritarrak ondo prestatuz
Frantzi'ko Nekazaritza Eskola
–Baño, osaketa orretan, beste eskola batzuen antzera jokatuko dezute noski?
–Orixe bai. Ez degu ezer berririk asmatu nai, guk kanpoko beste nekazari eskola askoren antzera jokatzen degu. Urrutira joan gabe, begira, Frantzian ere orixe bera zeukaten orain dala urte batzuek. Era askotako salaketak egin ondoren, oberena auxe zala esaten zuten: baserrietan lanean gelditzen diran gazteak zaindu eta kultura bidean osatzen alegia. Orrela 1940'ngo urtean azaldu ziran Frantziko lenengo bi Nekazari Eskolak. Gaur, zorionez lareun baño gelago dira Frantzian zear zabalduak daudenak eta emezortzi milla baño geiago dira eskola oietan ikasten duten baserritar neskamutil gazteak.
–Eta zer eratakoa da Zabalegiko Eskola?
–Nolakoa dan? Beste kanpoko eskola oiek bezelakoxea. Emen bai mutil eta bai neskak internu egoten dira. Internu egote onek badu bere garrantzia: ez Zabalegin biltzen diranak auzoko probintzitakoak diralako bakarrik, baita ekipuan bizitzeko ere. Ekipuan, batuta bizitze onek, uste degun baño garrantzi aundiagoa du. Internu egotek baditu boste benta;a batzuek ere: erantzunkizun jatorrean jokatzen ikasten dutelako, erantzunkizun orren bitartez besteekin dituzten elkar artu-emanetan jabetzeko oso era egokia dalako
Bi Urtetan
–Zenbat ikastaro, zenbat urte'tan egoten da ikaslea Zabalegin?
–Bi urtetan. Batzuei bi urte asko dirala iruditzen zaie, baño ondo begiratu ezkero ez da ezer asko Izan ere, lendabizi erriko eskolan ikasi zituzten ikasgaiak berrikusiaz asi behear da eta orrek denbora asko eramaten du. Orregaitik pena izugarria da Zabalegira etorri ondoren, urte bat bakarrik ikastea. Lendabizi artu bear zuten osaketaren bide-erdian gelditzen dalako eta bigarren Zabalegi'ra bi urtetarako pozik etorriko ziran gazteei proportzio bat galdueraztea dalako.
–Eta ikastaro bakoitzak zenbat irauten du?
–Urrillaren asieratik apirillaren azkeneraño. Baserrian lan gutxiena dagon illabete auetan izatea, apropos pentsatua dago. Neska mutillak ganera, ez dira denbora guzian Zabalegi'n egoten, etxean ere lagundu dezaten, illean amabost egun bakarrik egoten dira Zabalegin.
–Ta au zergaitik orrela?
–Arrazoi askorengaitik. Lenengo, illabete auetan ere gurasoek semealaben laguntzaren bearrean daudelako. Bigarren, emen ikasten dutena beren etxeetan erakutsi dezaten. Eta onekin iritxi nai dana auxe da: gurasoen eta baserritar guzien laguntza, esker-lana nai degu.
–Au oso ederki dago, baño zer ikasten da Zabalegiko Eskolan?
–Ezin diteke esan zer ikasten dan, neskak eta mutlilak diranez, ez baitute denek osaketa berdiñaren bearrik.
–aBi, bai
–Denei erriko Eskolan ikasi zituzten gaiak gogoratuerazten zaizkie, izan ere, ta ez da arritzekoa geyenetan aztuxamarrak egoten baitira. Gero, mutillei batez ere Nekazaritza ta Ganadu gaiei buruz dauden jakingarriak azaltzen zaizkie. Onek ez du esan nai Kooperatibismo ta Baserri-Elkarte gaiak ez dirala ikutzen
–Konforme, eta neskak zer ikasten dute?
–Neskak, familiari dagozkion gaietzaz gañera, adibidez: jostea, sukalde, etxe apainketa lanez gañera, emakumeari, berez dagozkion gauza oso inportanteak ere ikasten dituzte: sozioloji, ekonomi, ta abar.
–Baño irakaskuntza au oso teorikua, buruzkoa bakarrik dala dirudi
- Ez ta gutxiagorik ere. Ortarako daukagu ain egontoki aundia, osaketa ontarako bear dira.. beha rrezkoenak dauzkana. Eta udaran, baserrian lana egiteko garaian, orduan ere izaten ditugu zenbait ikasaldi.
Lidarako Ikasaldiak
–Bai arrazoi dezu. Irakurri izan ditut ikasaldi oietzaz zenbait gauza egunerokoetan, arbola eta frutuak zaintzeko eta abar
–Orrela da. Udara ontan ere egin ditugu iru ikasaldi Zabalegi'n egon diran neskamutillekin. Neska-mutil auetako asko bigarren urtea egitera aurten etorriak dira
–Goazen orain diru alderdira zenbat kostatzen dira Zabalegiko ikasketa olek?
–Diruari dagokionez, oso gutxi. Ogeitamar pezta besterik ez egunean eta illean amabost egun egonik, lareundaberrogeitamar pezta. Ez da asko nere ustez. Egia esan bear bada, diru geiago kostatzen da, zer esanik ere ez, baño diru ori zerbait ordaintzeagaitik jarria izan da gurasoek ere erantzunkizun pixka bai artu dezaten. Ezer kostatzen ez diran gauzekin bai baitakigu zer gertatzen dan
–Bai ala da, baño baliteke famili bati diru ori oztopo aundia bezela agertzea eta pagatu ezin aal izatea
–Ez, diru faltaz ez da iñor Zabategi'ra etorri gabe geldituko. Badauzkagu beka eta laguntzak nai dituzteneentzat. Beka eta laguntza aue Kooperatiba, Erri-etxe eta orrelkoak ordaintzen dituzte. Ogeitamar pezta oiek zerbait jertzeageitik jarriak daude. Beraz, Babalegi'ko Eskola Aurrezki Kutxa Municipalen giza-ekintza bat izanik ez da geldiko etxean iñor diru goraberageitik.
–Bukatzeko, zein etorri ditezke Zabalegi'ko Eskola ortara?
–Amalau urtez geiko baserritar neska-mutil guztiak.
–Eta etorri al ditezke gazte ez direnak ere?
–Bai, oiek ere bai, gero sailka lan egiteko zatituak izaten baitira.
–Azkenik, Zabalegi'ra etorri na duanak nun eman dezake izena?
–Nai duanak Zabalegin bertan au da: Apartado 526, 23-6-89 urrutizkiñara deituaz.
Errezago bazaizute,Aurrezki Kutxa Munizipal batean, Kooperatiba, Baserri-Elkarte, baita erriko apaizari esanda ere, nai badezute. Auek jarriko bait dute jakiñaren gañean Zabalegi'ko zuzendaria.
Badakizute gazteak, formazio gosea dezutenak nora jo behar dezuten. Zuek izango zerate biharko Gipuzkoa'ko baserritarrak. Zuen eskuan daukazute etorkizuna. Zuen gurasoek etzuten izan orrelako proportziorik, zuek badaukazute.
A. Mendizabal
12
GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
EgileezMENDIZABAL2Ekonomia