Langileek kontatu dute Pasaiako fundizioaren historia

  • Inoiz eroriko ez zen erraldoia, burdinaz egina, burdina egiteko. Gero etorri ziren “errekonbertsioa” eta antzeko hitzak. Gero joan ziren milaka lagun kalera. Pasaiako Luzuriaga fabrikako langileak elkarrizketatu ditu Koldo Izagirrek Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuan. Oroitzapenetik harago, hemen eta orain balio dezaketen esperientzien bilduma da.

Luzuriagako langileak Antxoko kaleetan barrena.
Luzuriagako langileak Antxoko kaleetan barrena.Iñaki Becerra
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Masa hark burua eta bihotza zeuzkan, kontsignak bere egin eta mugimenduak hasten zituen”. Roberto Lopez de Etxezarreta nostalgia puntu batekin akordatzen da Pasaiako Luzuriagan lan egiten zuen jendeaz. Fresatzaile aritu zen, sindikalista ere bai; Pasaiako fabrikan lan egin zuten beharginen testigantzak jasotzen dituen Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuko protagonistetako bat da.
Beste 24 lagunekin ere hitz egin du Koldo Izagirrek joan den astean publikatu den lan horretan. Luzuriaga fundizioko historiak dira, pluralean, bakoitzaren kontakizunak lantokiko bizimoduaren ertz pila ikusteko modua ematen baitu: lan baldintzak, patroiarekin harremanak, sindikatuen jarduera, frankismoko eta trantsizioko klima politikoak fabrikan zuen eragina...
Victorio Luzuriaga Gipuzkoako enpresa garrantzitsuenetakoa izan zen XX. mendean. Milaka langile aritu ziren Pasaiako lantokian, baita Tafallan, Errenterian eta Usurbilen ere. Horrek egin zuen borroka obreroentzat erreferentziazko gune. Liburuan maiz errepikatzen da grebak eta lanuzteak deitzerakoan, eskualdeko lantokiek Luzuriagakoek zer egingo zuen jakin nahi izaten zutela, mobilizazioarekin bat egin edo ez erabaki aurretik.
Sindikatu guztietako ordezkariek ekiten zuten fabrikan noiz eta, sindikatuak debekatuta zeuden garaian. Ez dira gutxi vietnamitan kopiatutako panfletoen historiak, klandestinitatea, atxiloketak, langile komisioak. Eta aldaketa garrantzitsuak: sindikatuak legeztatzearekin asanbladatik afiliaziora pasatzea, adibidez; edo langileen eskubideen aldeko dinamikak bestelako kausekin uztartzean sortzen ziren eztabaidak. Gertakari horiek denak, agente aktibo izan ziren pertsonen ahotik.
Liburuaz nabarmendu litekeen ezaugarrietako bat horixe da beharbada, langileak agertzen direla lehen planoan. Enpresaren jabeak ere aipatuko dira, ezin bestela, baina peoiekin edo ofizialekin izan zuten harremanaren bidez. Hautu kontzientea da, Izagirrek berak esplikatu du liburuko sarreran, testuinguru orokorragotik abiatuta: bere ustez Euskal Herrian antropologiak batez ere euskaldunon alderdi erlijioso, kultural eta linguistikoak aztertu izan ditu historikoki. “Barandiaranek, baserritarrari hitza hartu ziolarik, mitoak jaso zituen, ipuin fantastikoak. Azkuek inkesta linguistikoak egiten zituen. Aita Donostiak kantutegi bat osatu zuen han-hemen entzundako abestiekin…”.
“Bitxia da”, jarraitzen du idazleak, “zientzialariak omen ziren haiek errealitate literario bat jaso zuten, fantasiazko mundu bat. Sineskeriaz ate, ipuinaz ate, hitzak ez zeukan baliorik. Beren informatzaile haiek ez zeukaten bizitza autonomorik, ez iritzi pertsonalik, ez sentimendurik. Herriak, edo herriaren kontzeptu batek, ito egin zuen gizakia”.
Ez da antropologoen hutsa bakarrik, sindikalismoari buruz idatzi diren historia liburu askok ere borroka ideologikoetan eta zentralen barne funtzionamenduan jarri dute letra larria, produkzio katetik jardun duten pertsonak atzeko planoan eta fokatu gabe lagaz.
Bestelakoak dira liburu honetan kontatzen direnak: lehen mailako futbolari izan ostean zuzendaritza sozialera iritsi zen Enrique Cerdan, bizi osoa borrokan pasa ostean erretiroa hartuta bere eskubideen defentsan jarraitzen duen Javier Esnaola; Julian Okendo, Seat 1.400aren motor-blokeko tresneria nola egin zuten kontatzen fazinatuta; Angel Guisado, esplikatzen nola lehen egunean uzten zuen jendeak lana, moldetik ateratzen zen burdin zopa ikustean.
“Luzuriagako langileon elkarrizketak irakurriz neke handirik gabe konturatuko gara 1840-60an Londresen su eta kea ari ziren lantegi zikinilun haietako batean egin zutela lana gure gurasoek, gure senideek, gure lagunek ehun urte geroago, kasik 1980ko hamarraldia iritsi arte” dio Koldo Izagirrek.
Haien hitzak jasoz, jornal baten bila sartu eta izerdi franko botata bere eskubideak irabazita atera zen belaunaldi baten erretratua eskaintzen du liburuak.
Luzuriagatik ateratako azken piezak dira. Eta burdinazkoek baino gehiago iraungo dute, datozen belaunaldiek langile hauen esperientzia inspirazio-iturri gisa erabiltzen asmatzen badute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Berako matxinada eta Primo de Riveraren irribarrea

Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.

Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]


Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


Afrikaren erromanizazio matematikoa

Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.

Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]


Ginekologiaren ama esklaboak

Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]


Zertzelada batzuk Libanori buruz

Hezbollah jokoz kanpo uzteko aitzakiapean, Israelek Libanori eraso dio. Horren ondorioz, Ekialde Hurbileko Suitza txikia foku mediatikoan kokatu da, baina herrialde ezezaguna da oraindik. Antzinaroan, Feniziarren zibilizazio garrantzitsuaren sorburua izan zen, eta baita... [+]


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Commonwelth-eko gailurra
Karibeko estatuek esklabotzagatik kalte-ordainak eskatu dizkiote Erresuma Batuari

Commonwealth-eko herrialdeen gailurra hasi da ostiral honetan Samoako Estatuan (Ozeania) eta bertan, Karibeko herrialdeak eskatu diote Erresuma Batuari onar dezala bere iragan esklabista, barkamena eska dezala eta kalte-ordainak egin ditzala.


Duela 200 urteko arkeologoaren mezua

Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]


Bakerik ez hibakushentzat

Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude