Antzinako zoro dantzek Erdi Aroan izan zuten urrezko garaia, baina, modu batean edo bestean, gure egunetan ere mantentzen dira. Jende aldrak, mozorrotuta, kalez kale saltoka eroarena egiten eta atari batzuen aurrean puska eskean. Iñauteri edo xaribarien antzekoak. Arautegi sozialaren koordenadetatik kanpo geratzen diren emozio asko –pertsonen eta taldeen errainetan ezkutuan– askatzeko eta lasaitzeko zirrikituak dira Zoro dantzak. Horiek gabe, leherketa pertsonal eta sozial izugarriak gerta litezke eta. Euskal abesti zaharrak bazekien: “Gabon gauean zoro ez dena zororik handiena da”.
Joseba Gabilondo Michigan State Universityko irakasleak New York. Euskal postnazionalismoaren utopiaz... saiakeraren aurkezpenean honela esan omen zuen Berria-ko kazetariari sinetsiz gero: “Gu (euskaldunok) ez gara inoiz normalak izan, eta ez dugu normalak izan behar”. Nik, kontrakoa. Horixe behar dugula normalak izan. Normala izatea normei edo arauei jarraiki bizitzea da eta, konturatuta edo jabetu gabe, nahi edo nahi ez, beti bizi gara arau batzuei men eginez.
Gloria Fuertesek poema hau idatzi zuen:
Normaltasuna,
zorotasun era kontrolatua da.
adi zintzoari,
ausart
ikaragarria baita.
Nork eta nola kontrolatzen duen gure zorotasuna da kontua. Nondik datozen arau horiek.
Etorri zaizkit gure erromerietan parte hartzen duten adiskide dantzazale batzuk kezkatuta pasodobleak jotzen ditugulako.
– Pasodoblea ez al da espainola? Ez al da zezen musika? Ez al da militarren doinua?
Wikipedia beldurgarriak denari baietz erantzuten dio. Errealitateari, tradizioari, urte askotako jardunari erreparatuta, ezetz nik. Wikipedia azaleko normaltasun arrotza da. Nire arrazoiak xehetzeko luze jardun beharko nuke: zer den dantza zahar bat espainola izatea (bide horretatik fandangoa espainola eta arin-arina ingeles-frantsesa izango lirateke. Eta rocka?), izen soilaz ari garen edo dantzaz, orain pasodoble izenaz ezagutzen denaz edo XIX. mendearen amaierako pasodobleaz (Raimundo Sarriegik Donostiako Danborradarako idatzi zituenaz, esaterako).
Laburrean: pasodoblea proletarioen dantza da jatorriz, gorputzen arteko gertutasuna eta ukipena ahalbidetzen duena, denon parte-hartzea bideratzen duena, hain baita erraza, boteretsuen moral publikoaren inposaketari aurre egiten zion dantza lotua.
Gure zorotasuna geurok kontrolatzeko, dantza dezagun pasodoblea, fandangoa, muxikoa edo zoro dantza. Geure normaltasunez.
Nor bere zoroak bizi baitu.
***
Eskaintza: Iñaki Irigoien, euskal dantzen ikertzaile jatorrari eskainia.
Gogo onez!
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]
Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]
Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]