Aukerarik izan ez zuten emakumeek plazaratuko dute Legazpin ezpata-dantza

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 06an - 08:00
Leire Makibar, Oihane Auzmendi eta Izaro Mujika, Legazpin. Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da, baina urteetan Santikutz eguneko ezpata-dantzan parte hartzeko aukerarik ez zuen izan. Zetorren aldaketaren aurrerapena, 2011ko urtekoa izan zen. Han aritu zen Auzmendi, baina jarraitasunik ez zuen izan urte hartakoak, eta ondoko urteetan berriz ere gizonezkoek aritu ziren soilik ezpata-dantzan. 2015ean etorri zen benetako aldaketa, eta ordutik neska-mutilek elkarrekin dantzatzen dute, genero bereizketarik gabe.

Aurten, taldearen 50. urteurrena dela eta inoiz taldekide izan diren, baina ezpata-dantzan dantzatzeko aukera izan ez zutenei luzatu diete gonbita; Izaro Mujika Badiolak (Legazpia, 1988) eta Leire Makibar Azpiriak (Legazpia, 1977) bi aldiz pentsatu gabe, gogo eta ilusio handiz, baiezkoa eman dute. Urteak dira dantza taldea utzi zutela, baina aurten plazara itzuliko dira; herriko jai egun handian eta dantzarik maitatuenean.

Ezpata-dantzako entsegua, Santikutz, Legazpi, 2025-04-29. Sustraiak

Zergatik ez duzue zuek egiten?

“Ezpata-dantza beti izan da taldeko dantza garrantzitsuena, baina garai batean mutilek bakarrik dantzatzen zuten eta neskek ez genuen inondik inora planteatu ere egiten dantzatzea”, hasi da azalpenekin Auzmendi. Emakumeek dantza ikasi eta entseatzen zutela dio, baina hutsuneak betetzeko eta mutilei laguntzeko izaten zen; askori beraiek erakusten zietela dio. Nahiz eta taldean dantza zekiten emakumeak izan, egun handirako taldekoak ez ziren mutilak lotzen ibiltzen ziren: familiakoak, lagunak, ikastaroetara etortzen zirenak…

 Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Egoera hori ikusita Jon Dorronsoro (Legazpi, 1967) taldekideak dantzara bultzatu zituela dio: “Zergatik ez duzue zuek egiten?”. Auzmendik dio 2011n aldaketa horiek oraindik berde zeudela, “orduan guk plazaratu genuen, baina ez genuen gure errebindikazio modura egin, baizik eta Dorron-ek bultzatuta”. Haren proposamenari emandako lehen erantzuna: “Guk nola egingo dugu ba?”. Gero pixkanaka jarrera aldatu zuela dio, “eta zergatik ez?”. Orain konturatzen da kostatu zitzaiola aldaketa, “orain pentsatzen dut ea zergatik tardatu genuen horrenbeste. Beti horrela egin dugun horrek pisu handia zeukan niretzat”.

Behin pausua emanda, 2011. urte hura erabili zuten ikustarazteko neska asko zebiltzala taldean eta haiek ere egin zezaketela ezpata-dantza, “gainera nesken kasuan, taldea osatzeko arazorik ez genuen izan. Bisualki txokea izan zen, ez baikenuen ezpata-dantzari jantzita egin, nesken jantziekin baizik”. Bestalde, sari bezala ere ikusi zuten: “etortzen ginen entsegu guztietara, bileretara, gauzak antolatzera, jantziak prestatzera... baina ezpata-dantzan ezin parte hartu”.

Neskek egin zuten ezpata-dantza Legazpin Santa Kurutz egunean 2011. urtean. Jon Dorronsoro.

Hurrengo urteetan berriz mutilek egin zuten, eta 2015ean neska-mutilek elkarrekin osatu zuten taldea, “testuinguruak hala eskatzen zuen, 2015ean Zumarragokoak ere talde mistoa kaleratzekoak zirela bagenekien eta uste dut horrek ere lagundu zuela, orduan neska-mutilak elkarrekin eta denok ezpata-dantzari jantzita egin genuen”.

Ezpata-dantza, Legazpi, 2015-05-03. Jon Dorronsorok emana

Mujikak uste du orain justizia puntu bat egin dela, “Sustraiaken kasuan eta beste talde askotan ere antzera pentsatzen dut, gehienetan emakumeak izan dira sostengatu dutenak taldea. Neskak hor egongo ez balira taldeek ez lukete aurrera egingo”. Emakumeak dantzan ageri diren 1950eko Legazpiko ezpata-dantzako irudi bat bada, orduan ere seguruenik mutilek bakarrik taldea ezin osatuta.

Ezpata-dantza Legazpin, 1954-05-03. Argazkia Legazpin dantzan liburuxkan argitaratua. Sustraiak-Goiz Deia, 2006

2015etik taldekide guztiak elkarrekin plazaratzen dira eta aurten, bere garaian dantzatu ez zutenei aukera eman diete, “planteatu genuen dantza taldean aritu den jendeari, baina ezpata-dantzan inoiz parte hartu ez dutenei, dantzatzeko aukera ematea. Eta horiek dira emakumeak, mutil denek egin ahal izan baitute”, gaineratu du Auzmendik.

Emakumeak ezpata-dantzan

“Ni dantza taldean aritzen nintzenean ez nuen aukerarik ez. Nik ikasi ere ez nuen egin. Beti kanpotik eta inbidia puntuarekin bizi izan dut. Zergatik ezin dugu egin? Herriko egun eta dantza seinalatua da; niretzako oso berezia izan da beti, baina inoiz ezin egin”. Orain aukera eman dietenean ilusioa handiarekin hartu duela dio Mujikak: “azkenean egin ahal izango dugu herriko dantza kuttuna, Santikutz egunean… Nik ez nuen ezta segundo erdiz ere duda egin! Orain ez naiz Legazpin bizi, baina maletak hartu eta haurrarekin festa egun denetarako etorri naiz, munduko ilusio handienarekin! Kar, kar, kar!”.

Ezpata-dantzako entsegua, Santikutz, Legazpi, 2025-04-29. Sustraiak

Gazteenak 20 urte ingurukoak dira, egungo dantzariak, eta hurrengoak 36-65 urte artekoak. Zaharrenentzako bereziki hunkigarria ari dela izaten dio Makibarrek: “Taldearen sorreran parte hartu zutenak dira. Adin horretan ez ezpata-dantza-egitea, baita plazara dantzara ateratzea ere emozionalki handia da. Ikustea gai zarela, oraindik ongi zaudela fisikoki…”.

Mutilen gainbehera

Azken aldian hainbat herritan ikusten dugun gisan, Legazpin ere mutilak dantza uzten ari dira. Auzmendik aspalditik zuen kezka hori barruan, “2011n Dorron-ek ezpata-dantza egitea planteatu zigunean nik zalantza handiak izan nituen. Niri kosta egin zitzaidan baiezkoa esatea, mutilak galtzeko beldurra ere banuen; baina gero pentsatu nuen utzi behar badute, utz dezatela”.

Momentu honetan taldean hiru mutil dabiltza eta 30 neska. Egun puntualetako eta edozertan laguntzeko beste 3-4 beti prest egoten direla dio, baina eguneroko martxan desagertu egin dira. Umeetan ere antzekoa gertatzen dela ikusten du Mujikak, “nik uste, Legazpiko kasuan, desagertzea ez dela hasi emakumeak ezpata-dantzan parte hartzen hasi zirenean, gainbehera aurretik zetorren. Genero-rolak eta bakoitzaren gustuak oso definituta ditugu eta badirudi egun dantza ez dela mutilentzako gauza bat”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Pepi Arrospide: “Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu”

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Nagore Tamayo
“Dantza eszena zuritu edo edukiz hustu dela sentsazio orokorra da”

Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


2024-09-06 | dantzan.eus
Irailaren 8an dantzan: Otsagabian, Eltziegon eta non gehiago?

Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.


2024-09-03 | dantzan.eus
Dantza garaikideko konpainien agertoki Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herriak

Dantza garaikidea landa-inguruneetara zabaltzeko asmoz iraileko hiru asteburutan lantegi eta emanaldiak izango dira Gipuzkoako Larraul, Mutiloa eta Altzo herrietan. LABO GEO (Gorputza eta Ondarea) ekimenaren baitan antolatu dira saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan... [+]


Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako

Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude