Jakin-mina (I)

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pedagogiaren etimologian bi azalpen ditugu; greziarra “umea zuzentzea, bideratzea” edota latineko pedaticum hitza, “bidesaria edo ordainlekua”. Zeinek ordaintzen du, bidesaria zeharkatzen duenak edo atzean geratzen denak? Zein da gastua? Zeinek galtzen du? Zein da galera horren benetako dimentsioa? Besteen galera ulertzen ikastea eta ulermen horren kostua kalkulatzea, irudimenaren pedagogi moduko bat izan daiteke. Irudimenak ere besteen mina erakusten digu.

Eskolaratzeak bideratzea dakar egun, gure gizarteak sortutako bide zuzenetan jartzen ditu umeak. Des-eskolatu kontzeptua ez da eskolatzearen kontrakoa. Ivan Illich-ek honela azaltzen du: hezkuntza ez uztea eskolaren esku soilik, bizitza osora hedatzea. Bizitzaren esparru guztiak prisma honetatik begiratzen baditugu, konplexuagoak egiten zaizkigu haren tolesdurak, gure umeak ez ditugulako jada pedagogiaren esku norabide bakarrekoan uzten. Horrek ere mina ekar dezake, bizitzaren eta jakintzaren muinean ere mina dagoelako. Eta ezin dira mina eta galera ulertu, hauek ekar dezaketen gozamena begiratu gabe. Irudimenez, jakina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2025eko azaroaren 10
Barra Warroak
Kale oso bat sutan

2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude