Barka nazala irakurleak, baina neure ohiko joeraren kontra ezkortasunez ikusten dut EITBren etorkizuna, Zuzendari Orokorra izendatzeko izan diren mugimenduen ostean. Aspalditxotik nabarmena da irrati-telebista publikoak gogoeta sakona, itun zabala eta zuzendaritza sendoa behar dituela. Komunikazioaren parajean gertatzen ari diren eraldaketa asmagaitzek; azken urteetan izandako desatxikimendu sozialak, bereziki euskarazko katean (inoiz baino euskaldun gehiago dagoenean); edo egoera ekonomikoak ezarritako diru sarreren gainbeherak (%28) horretara eraman beharko gintuzkeela pentsa liteke. Alabaina, ez dirudi behar den tokian asmo hori oraindik bereganatu denik. Honaino ekarri gaituen bide berean jarraitzen dugu; baina baldintzak lehen baino dezente okerragoak dira.
Zuzendari Orokorra izendatzeko gehiengo absolutua lortzeko prozesutik ondorio bi baino ezin dira atera: edo hitzarmena lortu duten alderdiak bat datoz EITBren ereduan; edo ereduaren inguruko gogoetarik gabe egin da hitzarmena: bata zein bestea porrot eginiko eredua berrestea lirateke. Gauzak beste modu batean egin zitezkeen, itun zabalagoak lortuz. Komunikazioaren alorrean dagoen lehia eta aldaketa ikaragarriaren aurrean, EITBk beste medio askok eman ezin dutena eskaini behar du atxikimendua lortzeko: askoren arteko adostasunetik sortutako proiektua izatea da, asmo horretan, baliorik handiena. EITB guztiona dela erakusten duen itunaren gainean eraikitako medioa, alegia, eta ez batzuen tresna politikoa.
Zuzendaritza Orokorraren izendapenaren inguruan ordea, erabat kontrakoa erakutsi da: akordio mugatua, gehiegizko presa, inprobisazioa, interes politikoa, eta are komunikabide publiko batean sekula onartu ezin daitekeen zerbait: kazetari baten betoa, lehendakariari eginiko elkarrizketa kritiko batengatik. Honek ez dio zuzendaritza berriari indarrik emango, kontrakoa baizik, indarra eta babesa behar dituen une kritiko batean. Serioski hausnartu beharra dugu EITBz, tresna garrantzitsuegia da herri honentzat arduragabekeriaz edo alde bakarreko interesez jokatzeko.
Honaino iritsita nire ezkortasunari ñabardurak jarri beharrean nago, joera naturalari bide emanez. Sinetsita nago lehen oker zegoena gehiago okertu dela azken asteetako gertaerekin, eta hori argudiatzen saiatu naiz. Horrek are esfortzu handiagoa eskatuko digu EITBk euskal gizarteari egiten dion baino askoz ekarpen handiagoa egin diezaiokeela uste dugunoi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]