Gerra bat hasteko aitzakiarik behar duzu?


Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2013ko martxoaren 24a
Veracruzeko guduko irudi bat, Mexikoren eta Frantziaren arteko Pastelen Gerran.
Veracruzeko guduko irudi bat, Mexikoren eta Frantziaren arteko Pastelen Gerran.

San Juan uharteak (egungo AEB), Atlantikoa, 1859. AEBetako ipar-mendebaldeko artxipelagoan kolono britainiar nahiz estatubatuarrak bizi ziren, eta bi potentziak uharteak mendean hartzeko ahaleginetan ari ziren. Lyman Cutlar izeneko kolono estatubatuarrak zerri bat ikusi zuen bere patata saila zapaltzen, eta tiro egin zion; zerria britainiarra zen. Agintari britainiarrek urdearen hiltzailea atxilotzeko agindua eman zuten, hark kalte ordainak ordaindu ezean.

Kolono amerikarrek armadari laguntza eskatu zioten orduan, eta armada estatubatuarra borrokarako prest bertaratu zen. Maniobrari erantzunez, britainiar gobernadoreak gerraontzi bat bidali zuen uharteetara. Hala, afera nahasiz joan zen pixkanaka, uharteetan 400 soldadu estatubatuar gotortu ziren, kostalde parean milatik gora soldaduz osatutako flota britainiar txikia bildu zen... eta bat-batean norbaiti bururatu zitzaion zerri bat ordaintzea gerra bat hastea baino merkeagoa eta errazagoa zela. Nazioarteko gatazka piztu baino lehen apaldu zen, biktima bakarra eraginez: zerria. Handik urte gutxira AEBek eta Britainia Handiak Wilhelm I.a kaiserrari bitartekaria izateko eskatu zioten eta hark erabaki zuen irla multzoa AEBen eskuetan uztea .

Hogei bat urte lehenago beste aitzakia ergel batek Mexiko eta Frantziaren arteko gatazka piztu zuen, eta orduan ez zuen inork geldiarazi. 1832an Santa Anna presidentearen ordezkari batzuek Remontel izeneko sukaldari frantziarraren jatetxean pastel batzuk jan zituzten eta kontua ordaindu gabe alde egin zuten. 1838an Deffaudfis baroiak, Frantziak Mexikon zuen enbaxadoreak, hainbat eskaera jaso zituen, besteak beste Remontelena. Mexikoko Gobernuak ez zien eskaerei erantzun eta urte hartako apirilaren 16an Pastelen Gerra piztu zen. 1839ko martxoaren 9a arte luzatu zen gatazka, 6.000 soldaduk parte hartu zuten, eta 200dik gorako hildako izan ziren.

Gerrari aitzakia eta izena eman ziotena Remontelen pastelak izan arren, horren atzean arrazoi sakonagoak zeuden, jakina: Frantziak merkataritza abantailak lortu nahi zituen Erdialdeko Amerikan, eta Mexikoko gobernuaren eragozpenekin egin zuen topo.

Eremu berean, baina XX. mende betean, futbolak piztu zuen metxa. 1969ko ekainaren 27an, Mexiko Hirian, El Salvadorrek eta Hondurasek 1970eko Munduko Koparako sailkatzeko partida jokatu zuten. El Salvadorrek 3-2 irabazi zuen eta amaieran zaleen arteko liskarrak izan ziren. Urte hartan Hondurasko nekazaritza erreformak El Salvadorreko milaka nekazariren deportazioa eragin zuen eta, giroa pil-pilean zela, uztailaren 14an El Salvadorreko armadak Honduras eraso zuen. Lau egun besterik ez zuen iraun, baina 2.000 hildako eta 15.000 zauritu eragin zituen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Historia

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
Luxuzko babesleku frankista

Bartzelona, 1939ko maiatza. Teresa Amatller (1873-1960) filantropoa eta Antoni Amatller txokolategile ezagunaren alaba etxera itzuli zen, Espainiako Gerra Zibila amaituta. Orain jakin izan dugunez, Donostian igaro zituen gerrak iraun zituen urteak.


"Y viva Espa˝a"... edo Belgika... edo Italia...

1973an Manolo Escobarrek Y viva España pasodoblea argitaratu zuen eta, orduz geroztik, Espainiako himno ez ofiziala bihurtu da.


2018-10-13 | ARGIA
Bideoa: Espainiar inperialismoarekin lotutako kaleei izenak aldatu dizkiete Donostian

ARGIAk jaso duen bideo honetan ikus daitekeenez, urriaren 12a Hispanitatearen Eguna baliatuta, Donostian espainiar inperialismoarekin lotutako kale izenak ezabatu eta herrien erresistentziarekin lotutako izenekin birbataiatu dituzte ezezagunek. Maria Cristina hoteleko seinaleari ere pintaketa egin diote.


2018-10-12 | Gari Berasaluze
Urriak 12, Elkano eta inperialismo espainiarra

Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.


2018-10-12 | Urumeako Kronika
Epaileek Hernaniko udala Hispanitate egunez itxita egotera behartu dute, langile batzordeak salatu duenez

Gaurko jai egunaren harira, bere postura azaldu nahi izan du Hernaniko Udaleko Enpre­sa Batzorde­ak: «azken urteetan, Udalean normaltasunez ga­ra­tu dugu lan egutegia, ideia eta sentsibilitate anitza dugun udal langileon artean. Nor­mal­tasun horren baitan, urriaren 12a lan eguna izan da, eta egun horretan lan egin nahi izan du­­gun langileok, horretarako au­kera izan dugu», azaldu dute. Baina salatu dute, Gobernu Espainiarreko Delegatuak,... [+]


Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

Jaizkibelgo errepidea egiten ibili ziren gerraosteko trabajadoreen barrakoiak txukuntzen segituko dute Lezoko elkarte memorialista nahiz ekologistek “hispanitatearen” egunean.


2018-10-11 | Axier Lopez
Clemente Bernard
"Mola eta Sanjurjoren aurrean otoitz egiten dutenak dira gure kontra jo dutenak"

Iruñeko Erorien Monumentuak eta haren kriptan jeneral frankistei eskainitako hileroko mezek eztabaida sortzen jarraitzen dute. Oraingoan, gaiari buruz 2017an  “A sus muertos” dokumentalaren egileak, Clemente Bernard eta Carolina Martinez, espetxera sartu nahi dituzte ikus-entzunezkoan erabilitako irudi batzuen harira. Azaroaren 14an hasiko da epaiketa Nafarroako 3. zigor-epaitegian. Bernardekin hitz egin dugu kasuaz.


2018-10-07 | Ion Olano
ComŔte
Korapiloak memoriaren sarean

Mugaldeko jendea, halabeharrez, mugalari lanetan aritzen da maiz. Jendearekin batera igarotzen dira, batetik bestera, ondasunak eta kontakizunak. Bidasoaren alde bietan, oraindik ere, historia hurbilaren hainbat istorio dabiltza harat-honat: ahozkoak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak. Esaterako, Comète sarearena. Irailaren 14tik16ra, Bigarren Mundu Gerrako ihes-lerroan barrena ibili dira hemeretzigarrenez, eta emakume eta gizon haiek duela 75 urte inguru egindakoa oroitu dute. 


Ramen: atzoko beharra, gaurko moda

Tokio, 1945eko urria. Japonia errenditu eta Bigarren Mundu Gerra ofizialki amaitu eta hilabetera, hiriburuan merkatu beltzeko 45.000 postu inguru zeuden. Horietako askok janaria saltzen zuten, nagusiki “ramen” izeneko zopa edo eltzekoa.
 


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude