EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

EAJren Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoarentzat aurkeztutako aurrekontuek Madrili eta Bruselari men egiten diete. Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian langabezia eta miseria eragiten ari den filosofia bera, hain zuzen. Urkulluk aurkeztutako aurrekontuak, Carlos Urquijo EAErako Espainiako Gobernuaren delegatuak ere aurkeztu zitzakeen. Antonio Basagoitik lehendakariari exijitu dio barkamena eska diezaiola Rajoyri, Espainiko Gobernuak egindako murrizketen kontra egindako salaketengatik: “Urkullurenak ere ez dira nola-halako murrizketak”, esan du Basagoitik. Ez zaio arrazoirik falta, aurreikusitako 1.132 milioi euroko murrizketetatik, 711 milioi “gastu sozial” deiturikoaren kontura baitira. Murrizketaren zati handiena, %62,58, Hezkuntza, Osasuna eta Babes Sozialaren sailetan egin da, proportzionalki beste batzuk baino murrizketa txikiagoa izan duten arren.

Ez da egia dirurik ez dagoenik. Ez dagoena da borondate politikoa, enplegua sortuko duen beste politika ekonomiko bat aurrera eramateko; ez dago borondaterik fortuna eta enpresa handietatik diru gehiago bilduko duen politika fiskal bat egiteko. Eurak baitira hain justu, kapitalistak, beren politikak inposatzen dizkienak Brusela, Madril, Gasteiz edo Iruñeko gobernuei. Eta horregatik, dirurik ez dagoela dioen EAJren Gobernuak, AHTren obrak gelditu ez baizik aurreratu eta finantzatu egingo ditu, Kupoaren bizkar noski. Kupo horretako milioika euro, enplegu egonkorra eta gastu sozialerako inbertsioak egiteko bideratu zitezkeen, baina arazoak besterik ekarriko ez dituen AHTa eraikitzeko erabiliko dira. Urkulluk gezurra dio aurrekontu hauek beste irtenbiderik ez dutela baieztatzean. Hala ere, oso koherentea da Madril eta Bruselarekiko beti erakutsi duen otzantasunarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aurrekontuak
6.355 milioi euroko aurrekontua lantzen ari da Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua: 6.355 milioi euro. Horietatik 520 milioi finantza gastuetara bideratuko dira (%8,18). Orain arteko aurrekontu handienak dira.


EAEko aurrekontuak onartu dituzte EAJk eta PSEk, oposizioaren zuzenketa bakar bat ere kontuan hartu gabe

EAJko ordezkari Alaitz Zabalak adierazi du oposizioak ez duela konfiantzarik bere zuzenketetan.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


2022-12-22 | Ahotsa.info
Nafarroako 2023rako aurrekontuek ez diote gizartearen pobretzeari aurre egiten, Eskubide Sozialen Kartak salatu duenez

Eskutitza osatzen duten erakundeek kontzentrazioa egin dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Aurrekontu hauei ez! Pobretzearen aurrean, erreforma fiskala lelopean.


Nafarroako inoizko aurrekonturik handienek ia erabateko adostasunez pasa dute zuzenketa fasea

Abenduaren 22an onartuko dituzte Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontuak. Navarra Sumak izan ezik, gainerako alderdiek elkar zoriondu dute Legebiltzarrean erakutsitako adostasunagatik. Historiako aurrekonturik handienak izango dira Foru Erkidegoan: 5.749 milioi euro, 2022an... [+]


Eguneraketa berriak daude