Nabokov estreinakoz euskaraz, Armiarman

  • Vladimir Nabokov :: Lehen amodioa

    Itzulpena: Jasone Larrinaga
Jasone Larrinagaren itzulpenari esker irakur dezakegu Armiarma.com webgunean Vladimir Nabokovek Euskal Herrian kokatu zuen ipuina, Lehen amodioa. Jakina da Nabokov birritan izan zela Miarritzen udako oporretan, 1907an lehenbizi eta 1909an bigarren aldiz, eta bigarren bisita horrek eragindako liluraren gainean eraikitako narrazioa da. Autobiografikotik asko duen istorioa The New Yorker aldizkariak 1948an argitaratu zuen estreinakoz.

Narratzaile heldu batek haurtzaroko une batez egiten duen berrirakurketa hau hiru ataletan banatuta dago: lehenenak San Petersburgotik Parisera egindako tren bidaia kontatzen du, ameskeriaz baina iragana erabat idealizatu gabe –jatetxe-bagoian zeuden txokolate-tableta faltsuak aipatzen ditu, adibidez–. Bigarrenak udatiarren eta bainulari profesionalen –“euskaldun gihartsuak bainujantzi beltzekin” – koadro kostunbrista suerte bat osatzen du; eta euskarari buruz ere zerbait aipatzen du, butterfly hitza misericoletea esaten dela aipatuz. Colette du izena hain zuzen hirugarren ataleko protagonistak: asturu txarreko haur bat da, narratzaileari lehenbizikoz maitemina sentiarazten diona –“Colette ezagutu nuenean, berehala jakin nuen hura benetakoa zela”–.

Joan den mende hasierako Miarritze Nabokoven lumatik irakurtzeak izan dezakeen interesaz harago, ez da istorio bereziki azpimarragarria ez baitauka argumentu handirik, ezta bukaera borobilik ere. Idazle errusiarraren obra txikietako bat dela esan liteke, eta hala ere, narrazioaren tonu nostalgikoak oso gustura irakurtzen den pieza bihurtzen du. Izan ere, nork ez du maite bizitzaz gehiegi zikindu gabe geunden garaiekin akordatzea?

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-10 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
"Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean"

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


Eguneraketa berriak daude