Txoriek zigarrokinak erabiltzen dituzte habietan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mexiko Hiriko Unibertsitate Autonomoko lantalde batek aztertu egin ditu txoriek, batez ere txolarreek eta txontek, euren habiak egiteko erabiltzen dituzten materialak.

Txolarreen habien %89an eta txonten habien %86an zigarrokinetako zelulosa aurkitu dute, eta horren zergatien bila aritu dira Montserrat Suarez-Rodriguezek zuzendutako taldeko kideak. Lehen iritzien arabera, habietan jartzen duten zelulosak nikotinarekin harreman estua izan duenez, eta nikotinak hainbat akaro eta parasito uxatzen dituenez, txoriak eta euren kumeak askoz lasaiago bizi daitezke euren habietan; beste batzuek esan dute nikotinarekin harremanetan izan den zelulosa auto-medikazio gisa erabiltzen dutela txoriek.

Baina ikerlariek pestizida ugari ere atzeman dute habietan. Zelulosak eman dezakeen abantaila ezerezean gera daiteke pestiziden eraginez.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!