"Erakusketak eta Mintzaldiak, Berriz-Berri Autolatzea da Euskal-Eskolaren Naia"


1967ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Luis Zumeta, "III Gran Premio de la Pintura Vasca"ko irabazlearia elkarrizketa
Jose Luis Zumeta. Aurtengo Pintura Sariketaren Irabazlea
"Erakusketak eta Mintzaldiak, Berriz-Berri Autolatzea da Euskal-Eskolaren Naia"
Aurtengo "III Gran Premio de la Pintura Vasca" delakoa, pinturari buruz aski mintzatzeko gaia izan da. Jende asko presentatu da; eta juradoa, gain-gaineko maillakoa zen; batzu mundu guzian ezagunak, eta haien obrak museo famatuenetan deude. Edozein motako pintura yuzkatzeko kapableak direla uste dugu.
Denek dakiten bezela, aurtengo irabazlea, Usurbilgo Jose Luis Zumeta dugu, bere «Picassoren Gernika delakoari omenaldia» izeneok kuadroakin. Horreri buruz aski mintzatu da ere. Eta egileak, zerbait esateko izanen duela uste dugu, eta horregatik urbildu gara irabazlearengana.
–Irabazi duzun kuadroa, zerika da oraiko pinturan? Zerbait adierazi nahi ahal duzu hortan?
–Pinturaren inbestigazio dalakoaren saillan, erraztun bat besterik ez da. Bakoitzak, edertasunentzat duan minberaren arabera, sentitzen du Antziduria eta ulertuko. Uste det, azken urte onetan, edertasuna, idealismoa eta intelektualismoa geiegi aipatu dirala. Bizigarriak, ordea, alde batera utzi dira; oien jatorrizko esanaiak, arkitu nai nituzke pinturaren bitartez.
–Jende aunitz kuadro abstrakto baten aintzinean daudelarik, pintoreak zergatik ez ote duen «figurativo» delako gisan pintatzen galdegiten du; eta askotan, tankera hortan pintatzen ez dakitelakotz esaten da. Zuk zer diozu?
–Denboraldi bakoitzak bere eginbearra eskatzen du. Abstraktoa pintatzea basterik ez daklalako, geizki iduritzen zalt. Batak eta besteak oiñarri berdiñak dituzte: harmonia, balantza, gunea, ikusmoldea eta abar. Ez figuratiboak anekdota alde batera utziz, adiarazpen libreago bat billatzen du.
Plastikan dago, pinturaren balioa. Bai Velazquezen bai ta Picasso-nere. Esate baterako, buru bat ez da artistakoa izango, itzegitera dijoala ematen dualako, «volumen» bat ondo mugatua dagolako baizik.
Neri «ez figuratiboak» geiago betetzen nau. Badakit figuratiboa pintatzeko (eta beste tankerakoak ere), trebetasun aundia bear dala.
–Herri eta artistaen arteko dagon bide luzeaz pentsatzen ari naiz. Batzuek, Goyan denboran etzela holakorik gertatzen diote. Nik uste dut beti izan dela bereizkuntze bat...
–Zoritxarrez, erri eta pintoren artean, utsune aundi bat zagon. Pintoreak, kortea, aristokrazia eta dirudun jendearen menpean ziraden.
Pintura ez zagon orain aña zabaldua; baiñan beste aldetik industrializazioak eta gaurko munduak galdu-azi dute antzea; onen bearra eta gauzak atsegiñ izateko gaitasuna. Ez det uste, errexeagoa zanikan ura; eta ola pintatuko balitz orain, exposizioak ez lirakela beteko ere pentsatzen det.
–Herriak ez duela antzea atsegin izaten diozu; eta orduan norendako pintatzen duzue?
–Nik uste det jendea geiegi nastua dabillela, bearrezko diran material gauzakin. Dana buruz-bera dago. Bizitza atsegiña baten billa, eta biotz gabeko bizitza batean sartzen ari gara. Onen oiñarriak, estruktura sozialetan daude, eta oiek buru-berako aldaketa bat bear luteke.
Pintoreak, egille guztiak bezala, danontzat ez ba du egiten, alperrik ari da, eta ez iñorentzat ere.
–Eta herriari pintura zerbaiterako balio ahal zaio? eZintzuk dire haren balioa eta joera?
–Or dago ba kezka; zertarako. Alde batetik, bakoitzaren nortasuna eta antzea azaltzeko libertadea; eta beste aldetik, antzearen sozial jokabidea. Nik uste det industria kontuan ere, antzeak zar-ikusterik ba duala. Bi bentaja nabaitzen ditut: industriako tresnaren kalidadea; eta antzea bezala, irakasbidea bai eroslearentzat bai ta langilearentzat ere.
Beste guza on bat izango litzake ere, artistaen obrak, etxe partikular batian baiño, leku publikoetan (lantegiak, eskolak, loretegiak...) egon ditezela; danen gauza, eta ez batena bakarrik, biurtu dedilla.
Aziera ere garrantzikoa da; irakasteko xixtimak berritu bear lirake. («Erri bat, ederrarako minbera ez baldin ba da, eremu batean bizi da»: Hölderelin).
–Zuek irakatsi behar baldin ba duzue, zergatik ez dire erakusketak eta mintzaldiak, herriz-herri antolatzen?
–Erriz-erri, orixe da Euskal-eskolaren nala. Ortarako erri bakoitzaren soziedade kulturalakin artuemanak izan bear genduzke. Pinturazko klaseak emateko ere, nun dago leku egokia? Donostia, "Escuela de Artes y Oficios" dalakorik gabe dago..Or daude, zerbait egiteko, Erriko-etxeak, Diputazioa, dirudun jendea.
–Aunitz eta aunitz, «abstraktoa ez dela euskalduna, unibersala dela» gala erabili da. Beste gauzetan ere teleka bera entzuna dugu..
–Abstraktoa, unibersala da beste arte guztiak bezala. Eta emen dauden artistak, emengo problemak bizitzen dituztenak, euskal antzea besterik ez dute egingo. Euskaldun izate orren bitartez, unibersalak biurtzen gara.
–Zu Euskal-eskolakoa zara. Karrikan entzuna: zergatik pintore batzu sartuak daude, eta beste batzu ez?
–Euskal-eskola sortu zanean, danontzat egin zan. "Gaur" taldeak eman zuan lenbiziko erakusketaren katalogoan esaten da: «..abre esta exposición para agrupar a los artistas guipuzcoanos, reunirse con ellos, y tratar de nuestra reorganización.,. Ikusten dezun bezala, danontzat irikia zagon eta dago.
Ezaunak ditugu, Euskal-eskolaren nabikariak, dagon larritasuna; Iruñean, Gasteizen, oinarriak botatzeko xedea Gure herrian, ez ote da leku egoki bat izanen, Euskal-eskolarendako bere helburuak a funzioak ongi bete ditezentzat?
Gauza batzu, argi eta garbi azaldu dire, elkarizketa hontan; horien artean eta indarrakin, irabazlearen nortasuna. Norbait zinezko pintore baten bila balego, izen bat emanen nioke: Jose Luis Zumeta.
J. I.
12

GaiezKulturaArteaPinturaSariak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakUMETA1
PertsonaiazUMETA1


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude