Nafarroako lau eskualde lotzen ditu Beriain mendiak: Sakana, Ollo, Goñi eta Urbasa-Andia. Era guztietako ibilbideak egiteko parada eskaintzen du inguruak. Oinez edo bizikletaz egitekoak, gogorrak edo errazak, eskaladarako aukerak... Menu zabal horren hiru adibide ekarri ditugu orrialdeotara, bi oinez egitekoak, eta beste bat bizikletaz. Horiek asetzen ez bazaituztete, gehiago aurkituko dituzue berriki argitaratutako Beriain, 19+2 gidan (www.beriainmendia.com).
Bizikletaz.
Luzera: 16,4 km.
Igoeraren denbora: 3-5 ordu.
Desnibela: 872 m.
Zailtasuna: Ertaina,
bide estuak.
Leziza ibai ondotik igotzen den bidetik joanda, Peña Blanca eta bere ingurua ezagutuko ditugu, bizikletaz egindako ibilbidean. Itzal nahikoa dago, horregatik udan egiteko oso gomendagarria da.
Dorrao herrian San Pedrora joaten den pista hartuko dugu. Beti horri segituko diogu, borda baten ondoan bukatu arte (4,39 kilometro). Pista bukatzen den tokian, porta langa batetik pasatzen den bide batetik igoko gara.
Eskuin aldera egiten duen kurba batean bidegurutzea ikusiko dugu; gu eskuinaldera, kurba hartuta igoko gara. Berehala belardi batera iritsiko gara (6,40 kilometro), eta eskuinean ikusiko dugun sendatik igoko gara. Bidea zabalago egingo da. Hortik jarraituz basotik atera eta hesi batera iritsiko gara.
Hesia ahal den bezala pasatu ostean aurrean dugun leporantz joango gara. Behin hara iritsita, zuzen jaitsi aurretik, nahi izanez gero eskuinera jo dezakegu, bost minutuko ibilbidetxoa eginda Peña Blancara iristeko. Bestela, zuzen behera eginen dugu bide batekin topo egin arte. Hortik eskuinera joanda Fuente fría-ko baltsaren ondotik pasa eta Lizarragako mendatetik datorren pistan sartuko gara. Ezkerrera egin eta aldapa batzuk igo ondoren mendebaldera bira eginen dugu. Hemen pista bukatu eta bizikletarako bide erraz batean sartuko gara. Azkeneko partean, Beriainera igo aurretik, aldapa gogor batzuk igo beharko ditugu. Osotara 16,44 kilometro.
Irteera: Munarriz (910 m).
Desnibela: 355 metro Trekura eta 582 Berianera.
Zailtasuna: Erraza.
Iraupena: 2h 20’ Trekura eta 5h Beriainera.
Autoa: Herrian.
Munarrizetik datorren bidea luzea da, baina ez dago malda handirik. Hainbat paisaiaz gozatu ahal izango dugu egin beharreko ibilbide honetan, gero eta politagoak.
Herriaren goiko partean hilerriaren ondotik pasatzen den pista bat hartu eta berehala porta langa bat pasatuko dugu. Pistatik jarraitu eta goiko aldean, beste porta langa baten ondoren, pista bukatuko da (30 minutu). Eskuinera doan bide batetik segituko dugu beste porta langa bateraino iritsi arte. Hura gainditu eta eskuinaldera doan bidea hartuz, hamar minutura, ezkerretara bira egin eta Urdanozetik datorren pistara aterako gara. Ezkerretara eginen dugu orduan.
Pistan, Erna baltsa aldera 40 metroz jaitsiko gara, eta eskuin aldean langa baten ondoren dagoen senda hartuko dugu. Senda pagadi baten goiko aldetik doa; tarteka desagertzen da, baina beti norabide bera darama. Pistatik hamar minutura Goñiko harrizko mugarekin topo eginen dugu. Bertan, mugan dagoen porta langa bilatu eta pasatu behar dugu. Ondoren, zuzen segituko dugu bide zabal bat aurkitu arte. Ezkerrera joko dugu bide zabal horretan. Baltsa baten ondoren, gurutze bat aurkituko dugu; eskuinera egin dugu eta berehala San Miguel baselizan egonen gara.
Baselizara heldu eta ezkerretara joz, hamar minuturen ondoren langa bat pasako dugu eta bertan adierazita dagoen bezala eskuinaldera jo behar dugu. Hasieran langaren ondotik joango gara eta gero pagadiaren artean aldapatxo batetik jaitsiko gara. Beheko aldean zuzen segituta, harrien artean, gora doan senda hartuko dugu. Berehala animalientzako bi aska dituen pista batean sartuko gara, baltsa bat duen belardi batera eramanen gaituena. Porta langa pasa eta goiko askaren eta baltsaren arteko bidetik, ertzera igoko gara. Ertz erraz eta polit horretatik jarraituz, Trekura igoko gara (2 ordu eta 20 minutu).
Trekutik argi ikusiko dugu Lizarraga mendatetik Beriain aldera doan pista. Beriainera iristeko, pista horren goiko partetik jo behar dugu. Ertzaren beste aldera joan ostean, iparralderantz, langa pasatu eta jaisten hasiko gara. Hasieran langaren ondotik, eta gero harri-piloek ongi adierazten duten bezala, poliki-poliki ezkerretara joanez. Deabruaren Pasabidetik igaroko gara eta Trekutik ikusten genuen pistara iritsiko gara. 2 ordu eta 35 minutu.
Pista horrek mendebaldera bira egiten du eta bide goxo bihurtzen da. 25 minutuan Euskal Herriko erdigunera iritsiko gara, eta handik, beste ordubetean, Beriainen gailurrera (1.492 m) iritsiko gara. Osotara bost ordu.
Irteera: Ihabar (445 m).
Desnibela: 810 metro Idoitxikira eta 1.047 metro Beriainera.
Zailtasuna: Erraza, oso bide argia.
Igoera: 1h 35’ Idoitxikira eta 2h 30’ Beriainera.
Autoa: Herrian edo pistan, baina pistan leku gutxi dago.
Irañetako mendatea Beriainera igotzeko bide erreza eta polita dugu. Pagadi zoragarri batetik pasatzen da eta benetan ederra irudituko zaigu goiko partean.
Ihabarretik aterata, trenbidea eta autobiaren beheko tuneletik pasatuta dagoen gurutzean Camino de Zalduondo dioen seinale bat ikusiko dugu. Hark adierazitako bidetik joanen gara.
Berehala asfaltoa bukatu eta pista batean sartuko gara. Pista hasi bezain pronto, hiru norabideko gurutze bat ikusiko dugu. Zuzen segituko dugu, eta luze gabe ur-andela baten ondotik pasatuko gara.
Herritik hamar minutura bidegurutze batera iritsiko gara. Han bizpahiru auto aparkatzeko tokia dago. Guk eskuinera eginen dugu, pistatik, eta bertatik beste hogei minutu jarraituko dugu oinez.
Abiatu eta 30 minutura, gutxi gorabehera, beste bidegurutze bat aurkituko dugu; bide handietatik segituko dugu guk, berriz eskuinera eginez, eta beste hamabost minutuz pistatik joanen gara.
Ezkerrerantz doan bihurgune batean bide zabala abiatzen da zuzen eta gora, eta hori hartuko dugu. Berehala estutuko da eta eskuinera joan ahala basabide bihurtuko da. Langa bat gurutzatu eta Irañetatik datorren bidearekin bat eginen dugu.
Ongi adierazitako bidean gora eginez, Idoitxiki lepoan egonen gara hiru ordu laurdenen bueltan. Lepoaren ezkerreko aldean Idoitxiki mendia (1.255) dago. Beriainera joateko, berriz, eskuinera egingo dugu, mendi bizkarretik. Bi ordu eta 30 minutuko ibilbidea eginen dugu osotara.
Piper sasoia da, airea usaindu besterik ez dago. Bertako biperren (Capsicum annuum) aukera handia dugu: pipermina, Gernikakoa, Ezpeletakoa, Angeluko eztia, txorizeroa, pikilloa, morro edo handia eta kristal piperra. Kanpora begiratzen badugu, ezin konta adina dira eta horrek... [+]
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan.
Ostegunean, 09:00etarako, Burlatako San Frantzisko kaleko 6. zenbakian jarri dute hitzordua Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Harituk eta Berriozarko PAHk.
1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.
Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.
“Elkarrekin ehuntzen dugun merkatua” ekimena sortu dute Santo Domingoko merkatuaren egoera eta etorkizunaren inguruan hausnartzeko. Comiruñak kudeatuko du Santo Domingoko merkatua eta espezializazio proiektu batean sartzea proposatu du
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Duguna Iruñeko dantzariek Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantza karrikaratu dute beste behin Iruñeko alde zaharrean. Arrotxapeko zubian bandera dantzatu eta banderapetik ezpata-dantzariak pasa ondoren abiatu da kalean gora segizioa. Ezpata-dantzariak 40tik gora, 4... [+]
Kantu parodiko bat egin zuen Lizarrako taldeak 2024ko udan, herriko festetako txosnagunea lekuz aldatu nahi zuelako UPNren udal gobernuak. Alkateak salaketa ipini zuen, "gorroto delituarekin", bere "heriotza desiratzen" zutelakoan. Epaileak adierazpen... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 3 urteko geletako ratioa 20 umera jaistea hitzartu berri duenean, bestelako errealitatea salatu dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek: tutore bakarrak behar ugari dituzten 24 umeren aniztasunari erantzun eta akonpainamendu egoki eta... [+]