Trebatzaileak kalean, euskara airean

  • Murrizketak guztioi zaizkigu ezagun garaiotan. EAEko epaitegiak izan dira pairatzen azkenetarikoak. Edo zehatzago esanda, horietan euskararen presentzia areagotu nahi zuten langileak eta horretan ziharduten euskara trebatzaileak. Murrizketak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak trebatzaileok kendu ditu.

Epaitegietako hamalau euskara trebatzaile kalean geratu dira egun batetik bestera. Urriaren 6an, 60 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten Bilboko Barroeta Aldamar kaleko epaitegietan.
Epaitegietako hamalau euskara trebatzaile kalean geratu dira egun batetik bestera. Urriaren 6an, 60 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten Bilboko Barroeta Aldamar kaleko epaitegietan.ukberri.net
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lau urtez aritu dira euskara trebatzaileak epaitegietan lanean, Eusko Jaurlaritzak Justizia administrazioan euskara normalizatzeko martxan jarritako planaren barruan. EMUN lana euskalduntzeko kooperatibak, Bilboko Elkarlan euskaltegiekin lankidetzan, eskaini du zerbitzu hori urteotan. Irailean indarrik gabe geratzen zen EMUNekin sinatutako kontratua eta zerbitzu hori eskaintzeko deialdia egin zuen Eusko Jaurlaritzak udan. Lana euskalduntzeko kooperatibari esleitu zion berriro zerbitzua. Baina irailean, kontratua sinatzear zirela, Justizia Sailak murrizketak egin zituen, egitasmoa bertan behera utziz eta ordura arte lanean ziharduten hamalau trebatzaileak kaleratuz. Nerea Sainz de Murieta Getxoko epaitegiko langileak dioenez, berehalako gauza izan zen: “Mahai gainean nuen trebatzailearen idatzizko eta ahozko saioetarako izena emateko orria eta egun batetik bestera trebatzailearen agur mezua jaso nuen, bota egin zituztela esanez”. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak emandako azalpenen arabera, aurrerantzean Jaurlaritzako teknikariek egingo dute trebatzaileen lana, epaitegietan euskarazko zerbitzua bermatuz.

Baina zeintzuk ziren trebatzaile horien zereginak? Gorka Blanco EMUNeko trebatzailea ia lau urtez aritu da Gasteizko epaitegian lanean. Bere betebeharra laneko trebakuntzan oinarritzen zela azaldu du: “Langileek askotan aldaketa txikiak egiten dituzte erabiltzen dituzten dokumentuetan. Aldaketak gaztelaniaz egin ohi dituzte eta guk dokumentu elebidunetan egin beharrekoak euskaraz egiteko trebatzen genituen, batez ere”. Hori lantzeko trebakuntza saioak ematen zituen, terminologia juridikoa, fraseologia eta antzeko gaiak landuz langile euskaldunekin. Euskaldunak ez zirenei, berriz, euskarazko baliabideak erakusten zizkien. Horrez gain, erabilera sustatzeko ekintzak eta langileen motibazioa areagotzeko kanpainak jarri zituen martxan.

Getxoko epaitegian ere antzera funtzionatzen zutela adierazi du Sainz de Murietak: “Guk dokumentu bat prestatzerakoan zalantzak bagenituen, trebatzaileak argitzen zizkigun”. Idatzizko saioetan gehienbat terminologia juridikoa lantzen zutela gaineratu du.
Idatzizko trebakuntza saio horiek borondatezkoak ziren, ahozko saioak bezalaxe. Blancoren ustez, “langile batzuek asko eskertzen zuten zerbitzua, baina gauzak ele bietan sortzeko ahalegina egiten zutelako. Haientzat ezinbesteko tresna ginen trebatzaileok. Arazoa da beste batzuk ez zirela dokumentuak ele bietan sortzeaz arduratzen, eta ez zutela inolako arazorik moldaketa txikiak gaztelaniaz egin eta euskaraz egin gabe uzteko, alboan horretan lagunduko zien pertsona zutela jakin arren”.

Trebatzaileak gertu

Lana egiteko garaian euskarazko trebatzaileak hurbil izatearen garrantzia azpimarratu du Blancok. “Harreman zuzena genuen langileekin. Trebakuntza saioetan ez ezik, zerbait behar zutenean bazekiten telefonoz edo e-postaz jar zitezkeela harremanetan gurekin. Kontsulta pila bat jasotzen genituen eta bertan geundenez, langileengana joan eta momentuan egiten genituen itzulpenak”. Horrekin bat dator Nerea Sainz de Murieta: “Euskaraz sortzen zitzaizkigun zalantzak argitzen zizkigun trebatzaileak, hau edo bestea nola jarri eta abar. Oraindik badugu Intranet bidez Eusko Jaurlaritzako teknikariei zalantzak bidaltzeko aukera, baina ez dakit erantzuna jasotzeko zenbat denbora pasa daitekeen, egunak agian. Trebatzailearekin erantzuna berehalakoa zen”. Blancok aurrerantzean teknikariak hiriburuetan bakarrik egongo direla argitu eta gune horietan euskararen erabilera nolabait bermatuko dela uste du. “Herri txikietan beste kontu bat da”, dio.

Gertutasun horren faltan, epaitegietako hainbat langilek euskara albo batera utzi dute eta lana gaztelania hutsez egiten ari dira jada. “Beste kasu batzuetan, dokumentuak ele bietan idaztea derrigorrezkoa denean, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa ez datoz bat, euskaraz jarri beharrekoa ez dago ongi”, azaldu du Sainz de Murietak.

Euskara, harremanetarako hizkuntza

Euskara zerbitzu-hizkuntza bihurtzeaz gain, lan-hizkuntza bilakatzea, hau da, langileen arteko harremanetarako hizkuntza izatea, zuten helburu epaitegietako trebatzaileek. Sainz de Murietaren esanetan, horretan laguntzen zuten eurekin egindako ahozko saioek. Parte-hartzaile guztiak batu eta gai jakin batez hitz egiten zuten, lankideekin euskaraz aritzeko ohitura hartuz. “Hemen ohitura falta da eta jendeak ez du aukerarik bere ingurunean euskaraz aritzeko, batzuek saio horietan baino ez zuten egiten euskaraz. Eta orain ezta hori ere”, azaldu du Getxoko epaitegiko langileak. Gai horri helduta, Blancok uste du Justizia Sailak jarritako teknikariek ez duela aurrerapausorik emango arlo horretan eta gaineratu du zerbitzua hanka-motz geratuko dela bereziki horretan.

Bien bitartean Eusko Jaurlaritzako ordezkariek euskarazko zerbitzua bermatuko dela ziurtatu dute. Justizia Sailean beraien ohiko lanak egiteaz gain, epaitegietako langileen zalantzak argitzeaz arduratuko diren hamabi teknikari egongo dira. Blancoren iritziz, ordea, horrela ezinezkoa da euskarazko zerbitzua bermatzea: “Orain arte 26 laguneko lantaldea osatzen genuen teknikariek eta trebatzaileok. Gaur egun hamabi dira. Orain arte egiten zen guztia egitea lortzen badute… Ezinezkoa da”. Sainz de Murietak ere ez du uste horrela euskararen erabilera bermatzen denik


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


Euskara osasungintzan

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.


2025-06-04 | ARGIA
Osasun arreta euskaraz bermatzeko zortzi eskaera egin dituzte EHEk eta Aintzatek

Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


2024-10-23 | Leire Ibar
Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Eguneraketa berriak daude