Gutxik ematen dute bizitza osoa lan berean. Gure gurasoen garaian usu gertatzen zena, gaur egun erabat ezohikoa da. Antza denez, belaunaldi millennialeko gazteek ez dute bost urte baino gehiago emango lanpostu berean, eta epea askoz gehiago murriztuko da Z eta Alfa belaunaldikoen artean.
Neu ere, gaur egungo lan-merkatuan ohikoa ez den 25 urteko ziklo luze baten ondoren, lan-aldaketa prozesu batean murgilduta nabil. Erabakia hartzea ez da samurra izan. Ondo hausnartutakoa izan da, proiektuarekin dudan erabateko loturak eta lerrokatzeak zaildu dutena. Oro ez da urre, baina oro har, lan atsegina izan da, erronkaz betea, esperimentatzeko eta proiektu ugari abiatzeko aukera eskaini didana, lantalde eta lan-giro on batean, lankidetzak esploratzeko aukerarekin, lan-baldintza egokiekin, euskaratik eta euskaraz… Alde on ugari izan ditu, baina ibiliaren ibiliaz, nekea ere eragin dit. Horregatik, kasu honetan, aldaketaren eta deskonexioaren beharra gailendu zaie gainerako alderdiei.
Hausnartzen ari naiz hurrengo lan-aukerari zer eskatuko diodan… Zein lan mota nahiko nuke? Orain arteko nire lan-ibilbidean euskara izan da lan hizkuntza nagusia eta nahiko nuke aurrerantzean ere hala izatea”
Lana utziko dut eta, hala ere, aurretik ez dut beste lan bat lotuta, ez dut B planik. Horrek, noski, ezinegona sorrarazten dit, ziurgabetasuna kudeatu beharra dago eta ez da erraza izaten balizko hurrengo urratsak aurreikusteko ohitura dugunontzat. Beste bat ziurtatuta izan gabe lan bat uztea urrats garrantzitsua da, ausardia, pazientzia eta plangintza arduratsua eskatzen dituena. Komeni da sor daitezkeen erronketarako prest egotea eta lan-aukera berri bat bilatzeko pentsamolde proaktiboa izatea.
Hausnartzen ari naiz hurrengo lan-aukerari zer eskatuko diodan… Zein sektoretan aritu nahi dut? Zeinetan ez? Zein lan mota nahiko nuke? Eskaintza onartzeko, proiektua erakargarria izan behar da, garatzeko aukera eskaini beharko dit, erakundearen kulturarekin bat egin beharko dut eta lan-baldintzak egokiak izan beharko dira… Soldata erakargarria izan beharko da eta, kontziliatzeko aukerak, telelanean aritzeko aukerak eta giro atsegina izateko bermeak ere eragina izango dute erabakian.
Ekuazio honetan badago beste aldagai bat nire hausnarketa eta erabaki prozesuan eragina duena, eta espero dut euskaraz formatzen ari garen belaunaldi gazteei ere eragingo diena. Orain arteko nire lan-ibilbidean euskara izan da lan hizkuntza nagusia eta nahiko nuke aurrerantzean ere hala izatea. Izan ere, euskara ere bada talentua erakartzeko eta pertsonen asebetetzean eragiteko gakoa, bai eta enpresak erakargarriagoak eta lehiakorragoak izateko faktore bat ere. Hala diote, bederen, euskara ere kudeatzen duten enpresek. Erakunde askok neurtzen dituzte, modu desberdinetan, langileen asebetetze maila eta horretan eragiten duten faktoreak. Neurketa horietan kontuan hartzen al da euskaraz lan egin ahal izateko aukerak, edo aukerarik ezak, langileengan duen eragina? Zenbait sektoretan langile egokiak erakartzeko eta mantentzeko zailtasunak omen dauden honetan, kontuan hartzekoa litzateke.
Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]