Kantak jaun eta jabe

  • Keu ::Denbora vs. Kantuak

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::40´06´´

    prezioa ::12€

Ondarroako musikari nekaezinak disko bikoitza kaleratu du, eta baliteke lerro hauek irakurri orduko beste lan berriren bat prestatzen aritzea, kostaldeko musikaria bera sorpresa kaxa da-eta. Bere ezkutari fidel Mikel Arakistain baxu jotzailea alboan –ia banaezinak dira eta ondorioz, kimika ikaragarria dute– sustrai amerikarrak eta euskaldunak dituen folka, popa barra-barra eta jazz giroak abestiaren aginduetara jarri ditu. Aginduetara diot, hemen kanta bera delako jaun eta jabe, kanta xume baina egiazkoa, ia biluzia, bestelakorik gabe. Hitzetan Keuk idatzitako testuez gain, Mikel Etxaburuk, Aitor Goenagak eta Kirmen Uribek ere lagundu dute. Disko honekin batera Durangoko Plateruena Kafe Antzokian formatu berarekin grabatutako emanaldi dotorearen DVDa dakar opari.
Keu Agirretxea: "Musika niretzat sorpresa kutxa da: beti irrikaz zer agertuko"

Denbora vs. Kantuak. Hainbeste kanta buruan dauzkazula, sentsazioa duzu ezingo dituzula guztiak kanpora atera?

Inspirazioa den bitartean aprobetxatu egin behar da. Sentsazio berriak bilatzean ideia asko agertzen dira eta hortik abestiak sor daitezke. Idazterakoan diziplinarik ez dut, sekula ez dakidalako noiz etorriko den lehen ideia. Behin etorriz gero, lantzeari ekiten diot, jakina.

Lehenengo aldia da folkean, jazzean eta doinu beroetan hainbeste murgiltzen zarena?

2008an grabatu nuen lehen disko akustikoa. Buruan beti izan ditut ideiak, baina nire burua seguru ikusi nahi izan dut estilo konkretu batzuetako abestiak konposatzeko eta lan hori ondo egiteko. Sentsazio berriak dira eta benetan sentitu izan behar dituzu gozatzeko eta besteekin konpartitzeko.

Zure kantek beti dute berezko goxotasuna. Nekatu zinen iraganeko bortizkeriaz eta amorruaz?

Oraindik ez, baina oreka bilatzen dut. Orain adibidez, urtebete daramat Governors taldean zuzeneko bortitzak eskaintzen eta aldi berean Fignuh Experience proiektu akustikoarekin areto eta antzokietan justu kontrakoa egiten, giro lasaiak eta intentsitateak lantzen.

“Nik badut nire mundua”. Zer da musika zure bizitzan? Zertarako balio du?

Sorpresa kutxa bat, ilusioa sortzen dit eta poztu egiten nau. Txikia nintzenean “Sobre sorpresa” saltzen zuten dendan. Beti irrikaz, zer agertuko. Orain berdina da musikarekin, nolakoa izango da hurrengo abestia? Ikusleekin konektatuko dugu? Hau dena bizitzeak preziorik ez du. Konposizioa, taldeko bizitza, grabazioak, birak... Bizipoza.

“Erantzunik gabeko galderen bide luzean”. Abestiak idazteak erantzunak ematen dizkizu?

Ez, gogoratzen dit erantzunak beti ez direla agertzen, baina aurrera begiratu behar dugula. Bizitza azkar doa eta ezin dugu galdera guztien erantzunen zain egon.


Azkenak
“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude