Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.
gor Martinezen hitzetan “Oinez jaiak duen bizitasuna eta indarra aldarrikatu nahi izan dugu abiadura eta erritmo biziekin, soinu tradizionalekin batera uztartuz. Era berean, ikastolaren motorra den auzolanari dagokion garrantzia eman nahi izan diogu. Horregatik, abestiaren grabazioan 60 pertsona baino gehiagok hartu dute parte.” Kolaboratzaileen artean Paz de Ziganda Ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle zein gurasoak daude. Anne Lukin (ikasle ohia), Maite Txurruka (ikasle ohia eta irakaslea), Motxila 21eko kide diren Ainhoa Lizarraga eta Andoni Zilbeti (ikasle ohiak), Ionan Peñalver (ikasle ohia), Julen Leuza (ikasle ohia) Hutsun Txalaparta (Mikel Urrutia eta Anai Gambra, ikasle ohiak), Paz de Ziganda Ikastolako abesbatza eta Paz de Ziganda Helduen Abesbatza dira horren adibide. Eta haiekin batera, Euskal Herriko abeslari ospetsuen laguntza ere izan dugu. Eñaut Elorrieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Claudia Rodríguez (Goxua'n Salsa), Imanol Viñarás (Raimundo el Canastero) eta Oihana Fernández (Afu), esaterako. Gainontzeko musikariei dagokienez, Goxua'n Salsa taldeko haizeak, Jorge Sánchez gitarjolea eta Xanti Etxeberria baxujolea izan ditugu lagun.
Abestiaren ildo beretik sortu da bideoklipa. Haren sorkuntza eta edizioa Paz de Ziganda Ikastolako ikasle ohia den Diego Azanzak egin du. Bertan, elkartasuna eta auzolana dira nagusi, eta ikastolak sortzen duen komunitate erraldoia islatu eta sustatzen da.
Bideoklipean ikastolako ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoak agertzen dira eta Paz de Ziganda Ikastola ez ezik, haren hazkundearen lekuko izan den herria ere agertzen da: Atarrabia. Gu ere herria garelako, Atarrabiako hainbat txoko esanguratsutan grabatu dugu, hala nola, Ezkaba txiki mendian eta Arreko Trinitateko zubian. Abestiaren letran aipatzen diren Sugaar, Mikelats, Mari eta Atarrabi, Atarrabiako ihauterietako pertsonaia mitologikoak, alegia, azken leku zoragarri honetan agertzen dira, Motxila 21 taldearekin batera. Bideoklipa oso bizia eta koloretsua izatea nahi genuen, Nafarroa Oinez jaiak duen giroaren kutsua izan zezan.
Buruz egin dugu, helburu argi batekin, auzolana aldarrikatuz eta haur, gazte eta helduak dantzarazteko asmoz. Bihotzez egin dugu, euskara eta Atarrabia herria erdigunean jarriz. Eta azkenik, oinez egin dugu, abiadura biziz aurrera eginez, baina gure iragana eta erroak ahaztu gabe.
Estitxu Arozenak historia eta kondaira, mundua eta ingurua, etorkizunaren ziurgabetasuna eta besta uztartu nahi izan ditu kantaren letran. Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolan ospatu diren Oinezetako kantuetako zatitxoak eta leloak barneratzen ditu kantak, “Atarrabiren mitoa, geografia, Paz de Ziganda pertsona eta ikastolaren ekarpen historikoa esplizituki azpimarratzearekin iritsiko gara gure hizkuntza geroratzeko aukerazkoa dirudien bide bakar posiblera: Euskara edo ez gara”, azpimarratu du Arozenak.
Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.
Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]
Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.
Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]
Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]
Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]
Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak... [+]
Tuterako Argia Ikastolak antolatu du 2019ko Nafarroa Oinez. Jendetza bildu zen urriaren 20an eta egitaraua betetzea lortu zuten, baina arratsaldean euritara jo zuen eta uste baino askoz jende gutxiago hurbildu zen.
Nafarroa Oinez antolatzeaz arduratu da aurten Tuterako Argia Ikastola, baina ez da prestatzen duen ekitaldi bakarra: urtero, Euskal Herri osoko ikasleak batzen ditu Bardeetako Bizikleta eta Orientazio Martxan. Bizikleta aitzakiatzat hartuta, elkar ezagutzea, euskara bultzatzea... [+]
Atzo bete ziren 25 urte Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu zirela. Espainiako Gobernuarentzat «neurriko» jokabidea izan zuten; herriko bizilagun eta eragile gehienentzat,... [+]
Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.
Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.
3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.
Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.