Putaren bakarrizketa eroetxean
-------------------------------------------------------------
Izebergaren punta soilik ikusten bada, eta ez badakigu zerk itotzen gaituen, erraza da epaitzea nor dagoen ero.
Emakume bat, bakarrik: migratzailea, proletarioa, puta. Ezpainetakoa musuetara zabalduta, eskuetako zorroa, lentzeria, eranzten dituen takoiak, hautsitako mediak, nekatuta dauden begiak eta egiak; egiak besterik ez. Eroetxeko lau paretaren artean harrapatuta dago, etengabe kontrolatzen ari zaion kamera bat eskuinean eta mila begi aurrean, berez, ispiluaren atzean leudekeenak. Interrogatorio bat, baina ikusleak erantzunak baino ez ditu entzungo. Eta erantzunak “gaixoaren krisialdiaren” zergatia azaltzen duten lekukotzak dira. Egiak, egiak besterik ez.
Sormen lan honek hausnarketara gonbidatu nahi du hartzailea. Umorerako une laburrak badaude ere, deserosoak ez esatearren, kritika da gailentzen dena. Izenburu erakargarri bezain probokatzaileak hamaika ertz ukitzen ditu: sexualitatea, bortxaketak, soldatapeko lana, boterea, mespretxua, bakardadea, gaixotasuna, ezinegona… Bidaia sakon bezain gogorra ekarriko dio ikusleari. Eta galderak: eroaren testigantza kontatu nahi dute ala horren bidez ikuslearen begirada zorroztu eta zoramena botereak definitzen duela ikusarazi? Hau da, botereak nahiago duela icebergaren punta seinalatu eta azpian dagoena ur azpian mantendu. Une batean protagonistak dio: “Zer da puta bat? Lanik egin gabe bizitzeko gakoa aurkitu duen hori dela diote. Nik nahikoa lan egin dut, ba. Neskame izan nintzen eta larrua jo zidaten. Fabrika batean egin nuen lan eta berdin. Eta larrua jotzen uzten bazara gustatzen zaizulako da. Tentela! Ba ez, ez zait gustatzen. Bai, badakit, errazegia da. Oso erosoa da errua gizonei botatzea edo gizarteari. Nire amak esaten zidan: neska batek ezin du ohoretua izan, hiltzen utzi beharko litzateke aurrena. Eta nik hori egin dut, hiltzen utzi. Zortzi ordu fabrikan lanean eta ordu extrak. Orduan hasi nintzen krisialdiarekin”.
Proposamen interesgarria da 1990eko lan bat euskal eszenatokietara ekartzea eta orain ere lekurik baduela ikusaraztea. Euskaraz aurkezteak gurera dakar kontatzen duen errealitatea, eta gure gaur egungo gizartean ezin hobeto txertatzen da.
Eszenaratzeak badu modernotik, eta formatu txikikoa izan arren xarma handia du: gela txiki hartako itxitasuna islatzen du espazio ireki batean, eta kontrolaren klaustrofobia sentiarazi. Atzealdean pantaila bat dago, eta kamera grabatzen ari dena proiektatzen du; hau da, protagonista bera. Horrek bosgarren pareta bat eskeintzen dio agertokiari, momentu bereko bi ikuspegi islatuz uneoro.
Antzezlana amaitzean solasaldia eskaini du Laura Penagos aktoreak. Prozesuaren berri emateaz eta bere ideiak kontatzeaz gain, publikoa animatu (ez behartu) nahi izaten du hitz egitera. Antzerkia katarsia eta kritikarako gunea izan daiteke, edonolako istorioak ikusi, ikuslearengan kontzientzia piztu eta oihartzuna zabaltzen dituena. Antzezlan honek arrastoa uzteko aukera asko du.
Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena
Takoidun Zapata Gorria hogei minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bigarren proiektua da. Ezohiko gunetan erakusteko obra bat da, ez baitu eszenatoki baten beharrik. Hartara, antzez-ekintzaren barruan egoteko eta ekintza bertatik... [+]