Energia atomikoak Japonia bigarrenez hondoratu du

  • Alemaniak bezala Japoniak ere herritarrentzako lur gehiago behar zuela-eta ekin zion gerra inperialari 1940an. Bi bonba atomikorekin makurrarazi zuten. Gerra ondotik, lurrik ezean manufakturen produkzioan gailendu nahian, Japoniak atomo zibilera jo zuen, energia bila. Zentral atomikoa bigarrengoz ari da inperio japoniarra eraisten.
     

Fukushimako zentral nuklearreko erreaktoreetako batean eztanda gertatu zen unea.
Fukushimako zentral nuklearreko erreaktoreetako batean eztanda gertatu zen unea.wilderutopia.com
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoaren 11n hasi egin zen lurrikara itzela Japonian. Oraindik martxan dago. Lehenbizi lurrak egin zuen dardar, minutu gutxiren bueltan tsunamiak jipoitu zuen kostaldea eta bien eraginez Fukushima Daichiiko zentral nuklearra krisian sartu zen. Ez da baretuko bi egunetan.

Eraikinek, batik bat hiri handietan, sasoi onez jasan zuten lurrikara. Itsasoak, aldiz, minutu gutxitan Japoniako ipar-ekialdeko kosta txirtxilatu zuen, heriotza gehienak eraginez (21.000, desagertuak barne, martxoaren 21 arte). Fukushimako zentralaren porrotak, berriz, atomo zibilaren segurtasunaren mitoa hondoratu du.

Tohoku lurrikarari 9. maila eman zaio Richter eskalan. 8tik gorakoak ezagutu ditu Japoniak 2007an, 2006an, 2003an, (1995ean Kobekoak, 6.434 heriotza eragin zituen 6,8koa izanik), 1968an, 1946an, 1933an, 1923an (100.000 baino gehiago hil), 1896an, 1891n, 1854an birritan...

Lurrikara ostiraleko 14:46ean gertatu zen. 15-30 minutu geroago heldu tsunamia. Larunbatean 15:36ean Fukushimako sei erreaktoreetatik lehenak egin zuen eztanda. Teknikariek lehenbizikoz utzi zioten lurrin erradiaktiboari ihes egiten, erreaktoreetako presioa arintzeko. Ez zen azken aldia izanen. Igandean gobernuak zentraletik 20 kilometro arteko etxe guztiak hustuarazi zituen, 30 kilometro artekoei gomendatuz etxetik ez irtetea. Asteartetik aurrera,  leherketa eta ihesak jarraian.

Zentraleraino kanpotik argindarrik ez iristeak eragin du krisia, honek ekarri duelako hozte sistema etetea. Eta hau edonon gerta daiteke, Bordele ondoko Blayaisen bezala Miranda ondoko Garoñan.

Zentral nuklearra esanda jendeak erreaktoreak ikusten ditugu. Fukushimak erakutsi digu horiek bezain arriskutsuak direla erregai usatuak dauzkaten biltegiak, urez betetako piszinak, erreaktoreen alderantziz babes sendorik gabekoak.

Erregai atomikozko barrak berotzen joan dira. Leherketekin erreaktoreei estali babesgarria zulatu zaie eta piszinei urak egin die ihes. Erradiaktibitatea hasi da ateratzen inguruko airera, zorura eta itsasora.

Motorretako batean uranioaz gain plutonioa dago, are arriskugarriagoa. Berriki eztabaida handia piztu zuen Japonian horren erabilerak. Orain ikara.

Istripua maneiatzeko gizakiak lehenbiziko astean erakutsi duen ezintasuna patetikoa izan da. Helikopteroz zentrala ureztatzea propaganda hutsa zen, sutan den etxeari katilu bat ur jaurtitzea. Zerbait larria pasatu da hainbeste ordu eta egunez bi urratsera daukaten itsasotik ura punpatu ezin izan dutenerako.

Zenbat erradioaktibitate isuri den ez da jakina. Larunbatean, 19, azaldu ziren lehen arrastoak 30 kilometroko segurtasun perimetrotik aparte. Inork ez du aipatu itsasoraino zenbat iritsi den.

Fukushimakoak dagoenekoz gainditu du AEBetako Three Mile Islandekoa larritasunean. Txernobylgoaren ondoren, bigarren bortitzena.

Txernobylen erreaktorea lehertu zen eta usinan bestelako materialak zeuden. Fukushimako erreaktoreak ez dira aire librean lehertu... Baina Txernobylen erreaktore bakarra zen eta Fukushiman sei daude elkarren ondoan.

Fukushimako zentralaren jabea  Tokyo Electric Power Company (Tepco) multinazionala da, elektrikoetan munduko laugarrena, E.ON, Electricité De France (EDF) eta RWE alemanaren atzetik. Lehen egunetan Tepcoko ekipoak kudeatu zuen krisia.

Zentralean zeuden 800 teknikariak laster atera zituzten bertatik. 50 teknikari utzi zituzten. 150 gehitu dizkiete. Lanean metatu dezaketen erradiaktibitate kopurua %50 igo diete, ez da esan zein irizpiderekin. Topera iritsi dena beste batek ordezkatu behar du. Ez da esan aste betean zenbat pasatu diren Fukushimatik. Txernobylekoa egonkortzeko... 600.000 gizon erabili zuten.

Japoniatik iristen den informazioa ulertzeko, gogoratu II. Mundu Gerraz geroztikako larrialdirik handiena ari direla kudeatzen. Tepco, berriz, zentralaren jabea da eta istripu honengatik desagertu daiteke laster.

Tepcok lehenago ere ezkutatu izan ditu bere nuklearren istripuak, famatua da gardentasunik ezagatik. Japoniako hedabide nagusiek oso kontrol zorrotza daukate energia gaiez.

Elektrizitate eta energiaren multinazionalak munduko konpainiarik handienetakoak dira. Haien lobby lanak sekulako eragina du komunikabide handietan. Hauen jabegoan ere sartuta daude.

Apuntatu joera hau: albiste txarrak egun bat-bi baino gehiagoko atzerapenez zabaldu dituzte, aldiz, espero diren albiste onak gertatu baino bat-bi egun lehenago.

Frantziako hedabideek eman duten informazioak eta espainolek emandakoak ez dute konparaziorik. Eskueran dituen telebistak bakarrik ikusita, Garoñatik hurbil bizi den Gasteizko batek baino askoz informazio hobea dauka Altzain bizi den zuberotarrak.

Alemanian eta Frantzian nuklearren aurkako iritzi publikoa sendoa da. Informazio eta erabakiekin Angela Merkelek eta Nicolas Sarkozyk aurrea hartu nahi izan diete ekologisten kritikei.

Informazio gutxiegiz bezain erraz ito daiteke herritarra xehetasun gehiegi eta kontraesankorrez. Fukushimako krisiaren biktimetako bat, berriro ere, informazioa izan da.

Energia nuklearra gerrarako tresna da. Bakerako eta ekonomiarako balizko helburuetarako usatutakoan ere, istripua gertatuz gero gerrako gaitzat artatu behar da.

Txernobyleko krisia kudeatzeko arduradunak esana: zentrala kudeatzen dutenak ez daude prestaturik horrelakoetarako, nazioarteko ekipo berezitua antolatu behar da istripuetarako. Eta Energia Atomikoaren Munduko Erakundea ere ezin liteke izan larrialdien kudeatzaile, enpresa handi horiexen esku dago eta.

Frantziako Gobernuak 1986an hiru hilabetez ezkutatu zien herritarrei Txernobyldik hodei erradioktibitateduna heldu zitzaiela. Metereologia zerbitzuaren arduraduna auzitara eramana daukate tiroideetako kantzerra garatu duten gaixo batzuek.

Lotsagarrikeria haren erreakzioz sortu zen CRII-RAD erakunde independentea, kutsadura erradiaktiboen jarraipen zehatza egiten duena. Arduradunak egunotan kexu azaldu dira antzekorik ez delako Japonian.

Albisteen lerro artean aztarnak irakurtzen ikasteko ariketa. Japonian erreaktore nuklear bat lehertu delako larunbateko siesta utzita Espainian Junta de Seguridad Nuclearreko buruzagiak bildu direla jakinarazten badute... zerbait larria den seinale.

Gaur 40 urte baino gutxiago duen euskalduna ez da oroitzen Txernobylez. Are gutxiago Lemoizez. 40 urtetik gorako askok, berriz, ahaztuak dituzte.

Azken aldian bazirudien damutu behar genuela Lemoiz usteltzen egoteagatik. Ariketa: hartu mapa eta ikusi inguruko 20 eta 30 kilometroen barruan zein hiritan zenbat jende hartzen duen.

Fukushimako krisia hasi besterik ez da egin. Martxoaren 12tik dakite hori askok munduan. Horrekin batera, zentral nuklearrei buruzko eztabaida berria lehen urratsetan dago. Hedabideak bezala politikariak eta unibertsitarioak ia guztiz harrapatuta zeuzkatenean, energiako korporazio handiei konplikatu egin zaie bizimodua.

Akordatzen “Deba nuklearrik ez” hartaz? Historia ez da errepikatzen baina batzuetan errimatu egiten du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


Italo, Genoako portuko langilea
“Europatik Israelera doazen merkantzia guztiak blokeatu nahi ditugu”

Genoako portuko langilea da duela hogei urtetik, eta Portuko Langileen Kolektibo Autonomoko (PLKA) kidea da Italo. Erakunde hori 2011n sortu zen, eta azken asteetan ospetsu egin da nazioarteko komunikabideen, haien kide batek ziurtatu zuenean Israelgo Estatuak Gazara doan... [+]


2025-09-18 | ARGIA
247 milioi euroko ikerketa proiektuei uko egin die EHUk, Israelgo erakundeek zuten parte-hartzeagatik

Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


Ostegunerako Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Palestinako GKEen Sareak

Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte. 


Teresa Aranguren. Lekukotasunaren ahala
"Gatazka palestinar-israeldarra deitzen zaion hori kasu kolonial bat da, argi eta garbi"

Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]


2025-09-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Nepal: Z belaunaldiaren beste iraultza bat

Luze jardun liteke Nepalgo politikagintzaren berezitasunen inguruan. Beste inon aurkituko ez diren bitxitasunak ere badituelako. Adibidez, alderdi-aniztasuna. Baina ez nolanahikoa, baizik elkarren arerio diren alderdi marxista-leninisten aniztasuna. Haietako baten buruzagia da... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Endogmia Ebroren bailaran

Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.

Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Eguneraketa berriak daude