Badut lagun bat, herri bateko hizkuntza zerbitzuetako buru dena. Eguna joan, eguna etorri, bateko tabernan besteko jatetxean, hau itzultzen, hura egokitzen, borrokan, katalana bateko menuetan eta besteko iragarkian ager dadin. “Nahiago nuke Badajozen (Espainia) sortu izan banintz, ez nuke eguna borrokan eman beharrik izango!”. Berdintsu dio Jose Maria Nadalek, Pep Nadalek: “Beharbada, oker ari gara. Beharbada, hobe genuke, kultur larritasun hau etengabe sufritzen ibili beharrean, dena pikutara bidali, ahaztu, datorrena datorrela egin, eta kito!”. Kafe osteko elkarrizketan sarri ageri dira horrelakoak, nekatuta gaudenean kanporatzen ditugu, edo egurra eman digutenean. Nik Will Kymlicka ekarriko nuke akordura. Ciudadanía multicultural liburuan dio ez duela ezagutzen kultur identitate bat, edo hizkuntzazkoa, mundutik desagertu denik, hizkuntza gutxituek nozitu dituzten zapalkuntza urte ondraduak gorabehera. Hizkuntza ezberdin bat hitz egiten zuten komunitateei egin zaizkien piztikeria guztiak egin arren –hizkuntza homogeneo eta kohesionatzaile baten izenean beti, jakina–, bada, bortizkeria guztiak eginda ere, hizkuntzak bizi dira oraindik. Eta, zergatik? Bada indar identitario handia dutelako, oso. Komunitatea kohesionatzeko berealdiko indarra.
Putaren bakarrizketa eroetxean
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.
Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.
Maiatzaren 10ean, Ezpeletan, Batera herritar plataformak Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berpiztu du. Birsortze Biltzar Nagusian parte hartu duten 120 bat pertsonek plataformaren oinarriak finkatu dituzte.
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ametzagaiña taldea ARGIAk, iAmetza komunikazio enpresak, Antza inprimategiak eta ADUR software kooperatibak osatzen dute.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]