Publikoa tontoa da

  • Eta horregatik ez du ulertu/baloratu nire obra handia. Kultur ezjakintasun orokorraren aitzakia hartuta justifikatu ohi du hainbat zuzendarik bere filma ikusleen gustuko ez izatea. Ados, jaialdietako zinema desberdina izaten da, ez hain komertziala eta mastekatua, eta arreta eta ahalegina eskatzen dizkio ikusleari, baina zabarkeria franko ere egin da esperimentazioaren izenean. Horregatik, zein ona den kritikak eta publikoak bat egiten dutenean, kalitaterik gabeko obrak ez baitu historian luzaro iraungo, baina ikuslerik ez duena ere ez da urrun iritsiko.
Zinemaldia 2010
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Aurtengo Zabaltegik batasun hori lortu du orokorrean: Publikoaren Saria jasotzeko hautagai izan diren hamabi filmetatik bederatziri 7 notatik gora eman diete ikusleek. Aldi berean, film horiek goraipatu egin ditu kritikak, oro har. 8,879 notarekin, Barney’s Version izan da publikoaren garailea. Poetry fina, Tuan Yuan bitxia, Carancho basatia aurretik jarriko nituzke nik, baina Barney’s Version ere gustatu zait: Barney Panofsky bizizale eta alkoholikoaren gorabeherak kontatzen dizkigu komedia dramatikoak, eta aktoreen lana bikaina da, batez ere Paul Giamatti protagonista handiarena.

Bestalde, aipatzekoa da dokumentalek aurten izan duten protagonismoa. Eskertzekoa, ondo landutako obra ederrak ikusi baitugu, errealitatea hizpide: hala nola, Guest bidaiaria, Bin Ladenen bizkartzain ohia protagonista duen The Oath, eta Saturrarango kartzelari buruzko Debekatuta dago oroitzea mingotsa.

Donostiako Zinemaldia kanalean gehiago
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...