Euskal Bertsolaritzaz Aita Antonio Zabala'rekin Izketan


2021eko uztailaren 23an
Aita Antonio Zabala, bertsolaritzari buruzko elkarrizketa
Euskal Bertsolaritzaz Aita Antonio Zabala'rekin Izketan
Euskeraren egokerari begiturik aitortu bearra dago: BERTSOLARITZAREN INDARRA degula, gaur egun, bere eutsipen eta iraungarririk onuratsuena. Eta ikuspegi alaigarri onek berak beartzen gaitu, baitare, beste aitorpen bat egitera:
Alegia, Jundaneko sei urte abetan bertsolaritza gaiean lanik geiena eta arduratsuena eginduana eta aterrikgabe egiten ari zaiguna –Lekuona, Basarri, Onaindia ta beste batzuetzaz gañera– Aita Antonio Zabala Josulaguna degula.
Gaiari buruz berarekin izketaldi atsegin bat eukitzeko zori-ederra izan degu, eta egin diskiogun galdearai apalki ta jator erantzunaz, ona emen nolako gauza jakin garriak edestu edo kontatu dizkigun ZERUKO ARGIA'ren irakurlentzat:
–Noiztik eta nola sortu zitzaizun bertso zaletasuna, Aita Zabala?
–Aspalditik. Bañan barrengo griñak nola sortzen diran esaten, ezta iñola ere gauza erreza. Bertsolariak naiz erabiltzen dituzte beren bertso-paperetan "barrenak agintzen dit" ta ola moduko esaerak. Neri ere barrenak agindu egin zidan. Ta ortaz gañera, bertsolari baratza iñork ere lantzen etzuala ikusi nuan. Onek ere bultzatu ninduan. Dana dala, lenengo aldiz bertsolariak nun entzun nituan, gogoan det oraindikan: Aduanako plazan entzun nituan, ni mutil koxkorra nintzala; an izaten bai. giñan udara pasatzen.
–"Auspoa'' Liburutegiak irakurle asko al du?
–Bai ta ez Euskeraz beti irakurle gutxi izan da Guk, bérriz, orain arte euskal liburuak izan duten baño irakurle geiago degu. Alde ortatik irakurle asko degula esango nizuke. Bañan, beste aldetik, berriz, irakurle gutxi. Gutxi, liburutegia lasai ta kezkarik gabe eramateko. Geixeago bear gendu ke.
–"Auspoa" Liburutegiak, lan asko ematen al dizu?
–Bai noski. Auspoa, azterketa lana da, trabajo de investigación, erderaz, Bañan, argibidesk eskuratzeko, gure artxibo ta liburutegia. Euskalerri osoa da Artzazu Aus poa'ren edozein bertsolari liburu. Begira zazu oarretan zenbat berri emate, zenbat baserri aitatzen dan. Jarri zazu ori kilometrotan, Askotan oñez egin bear diran kilometrotan, gañera. Bañan oiek, zerbait ematen diguten atead dira. Ezertxo ere eman ez digutenak, baste ainbeste dira gutxienez. Au ere Jarri zazu kilometrotan Ortik aterako dezu zenbat pauso daukan Auspoa'ren liburu bakoitzak Pausoak, bañan ez egon aldiak. Etxera etorrita, ordu asko pasa bear maita mai aurrean exerita, lanean.
–Lan asko noski Bañan liburua atera ta gero patxaraz ta pozik geldituko zera.
–Pozik bai, bañan patxaraz ez, iñola ere. Liburua atera esan dezu. Ba orduan liburua sartu egin bear da. Saldu, alegia. Beste'a, gastuak betetzeko lain ateratzen ez badegu, akabo gure liburutegia. Arpidedunak segurantza aundia ematen digute. Bañan oietatik ez degu bear degun guztia ateratzen. Arpidedunak ematen digutenetik bear deguneraño tarte bat gelditzen da. Ori eskuratzen lana pranko izaten degu. Bi lan, beraz: bata liburua ateratzen; bestea sartzen.
–Zer egin bear litzake, ba, bigarrengo lan au erabat kentzeko edo erreztutzeko?
–Arpidedun geiago sortu edo liburu geiago saldu Batzuek ez dute gure libururik artzen, irakurtzeko astirik ez daukatelako. Olakoei eta euskeraren alde zerbait emateko prest daudenai, auxe esango nieke: Euskalerrian, baserrietan eta abar, euskaldun jator asko dago gure liburuak pozik irakurriko lukeanik Bañan diruz eskax xamar dabiltzalakoedo, ez dute berak erosten. Bai ordea pozik irakurri inork emandakoan. Ta berak ezezik, auzokoak ere bai. Erri txikietan gure liburuak baserriz-baserri ibiltzen dira. Iñork nai balu euskeraren alde lan egin, ordu bide errez eroso bat: bertso liburuak erosi baserrietan banatzeko.
–Gauza ederra litzake benetan. Olako asko billa dezazula. Ta zer liburu darabilkizu, orain, esku artean?
–Alzo'ko Imaz bertsolariaren liburua Iya bukatu det. Bertsolari au Alzo-azpi'n jaio zan 1811,garren urtean, eta bertan il zan 1893'garren urtean Bertso asko idatzi zuan. Auspoa'ren lareun orrialde betetzeko lain.
-Ta gerorako?
–Gerorako, seguru asko, Errenteriako bertsolarien bertsoak. Dakizunez, erri onetan bertsolari asko izandu da Emengoxea zan "Xenpelar" aundia. Onen eriotzaren eungarren urte-muga, emendik biurtera izango da. Euskalerriak, seguru asko, omenaldi aundi bat egingo dio Nere omenaldia beraren liburua ateratzea izango da, Jaunak orain arte bezela laguntzen badit.
-Bertsoliburuak, beraz, danak.
–Bai. Begira, bertso ilburuak presa aundia dute. Oien berri ematea zarrak baidira Ta oiekiko lana lenbailen egitea obe da. Euskal erriko aiton-amonen lagun aundia nazu.
–Lengo bertsolariak oraingoak baño obeak al ziran?
–Olako galderarik etzait gustatzen Gauza batzutan bai, bestetan ez
–Lengo bertsolari zaarretan zein dira, zure iritxian, onentxuenak?
–Izen asko eman nezaizuke: len aitatu degun Xenpelar, Xenpelar aundia, alegia; Otano, Txirrita, Pernando Amezketarra, Bilintx, Pello Errota...
–Ta zeñek irabaziko du zure iritzian, aurtengo txapelketa?
–Begira. ez det fubolean ere kinielik egiten. Ta bertsolari txapelketarako ere ez det egingo.
–Ondo da. Ta bukatzeko, beste galdeera bat?
–Aurten ere Auspoak argitaratu bear al du Bertsolari Txapelketa?
–Bai, ala degu asmoa, Ta len baiten argitaratu ere.
–Lan ariña izaten al da?
–Ez. Askotan bertsolarisk silaba batean edo bitan zer dion, ulertu eziñik gelditzen gera Nik lenengo pasada egiten det. Urrena, joan dan txapelketan beintzat, Juan Mari Lekuona Franzisko Mujika ta irurok egin genduan, zen bait arratsetan goizeko ordubiak arte lan eginda. Ta azkenekoz, berriz, bertsolariak norbere bertsoak ikusi zituzten berak kantatu bezelaxe ote zeuden. Ta ori dana al dan azkarren egin bear.
–Bejundaizula, Aita Zabala agurgarria, eta ZORIONAK, Euskal literatura'ren zabalkunderako egiten ari zeran lan goraigarriagatik
ZELETA
9


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaABALA2
PertsonaiazABALA2
EgileezELETA1Kultura

Azkenak
2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
"Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak"

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut. Ekitaldiak une... [+]


Erleetan nork du agintea?

Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.


Oinutsik dabilen ibiltaria

Gertukoa dugu oso bere irudi bitxia: ur gainean flotatuaz, gu txikitan oheko koltxoiaren gainean korrika eta saltoka ibiltzen ginen antzera. Zentzuzkoa da pentsatzea animalien gorputzak uretan hondoratu egiten direla ur-azalean ibiltzen saiatzen direnean, baina zapataria ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude